Martxoan, Tolosa Gourmeteko jatetxe eta pintxo tabernetan kruziferak protagonista

Erabiltzailearen aurpegia Tolosaldea Garatzen 2017ko martxoaren 3a

Tolosa Gourmeteko hainbat jatetxe eta pintxo tabernek bertako eta garaiko produktuak balioan jartzeko asmoz Sukaldeko gure kuttunak ekimena jarri dute martxan.

Hala, urteko hilabete bakoitzari produktu bat lotu diote eta hori oinarri hartuta, bakoitzak errezeta bat prestatu. Hilabete honetan esaterako, denek, kruziferak izango dituzte bezeroarentzako eskaintza gisa.

Kruziferak, martxoan Tolosako Azokan gehien ikusten ditugun produktuetako batzuk dira. Berduren hilabetea izango da, azalore, brokoli eta antzekoak. Haragi baten lagungarri edo plater baten erabateko protagonista absolutu izateko gaitasuna dutenak.


OTSAILEAN

1. BETI ALAI (Tolosa): Azalorea.

2. BOTARRI (Tolosa): Azalore krema parrilan erretako bakailaoarekin, nori alga eta laranjarekin.

3. DENAK (Tolosa): Aza piper eta haragiarekin.

4. IKATZA(Tolosa): Azalore, brokoli eta bruselako azen salteatua.

5. IRIARTE (Berrobi): Baserriko barazki salteatua erremolatxa krema gainean.

6. LARRAITZ-GAIN (Abaltzisketa): Azalore eta brokoli salteatua.

7. ORBELA (Tolosa): Urdaiazpiko eta gaztaz beteriko orri-mamia. 8. PATXINE (Asteasu): Brokoli gratinatua bexamelarekin.

9. PLAZA ETXEBERRI (Zizurkil): Azalore krema brokoli, bruselako aza eta urdaiazpikoarekin.

10. ROUTE 33 (Alegia): Barazkiak wok erara.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!