Formakuntza: ahozko ingeles eta frantsesa

Erabiltzailearen aurpegia Tolosaldea Garatzen 2017ko ots. 15a, 12:01

LEHIBERRIk, negozioetan erabiltzen diren ingeles eta frantseseko 2 formakuntza antolatu ditu Tolosaldeko enpresari eta profesionalentzat, euren hitzezko ingeles eta frantses komertziala hobetzeko helburuarekin.

Martxoan martxan jarri eta maiatza bukaerararte luzatuko diren kurtso hauek, guztiz praktikoak eta ahozkoak izango dira, eta parte-hartzaileentzat plazak mugatuak daude.

Klaseak eguerdi-arratsaldeko ordutegian izango dira. Asteartetan frantsesa, 13:00ak eta 15:00ak bitartean, eta asteazkenetan ingelesa, 13:00ak eta 15:00ak bitartean.

Ondorengo mailak irakatsiko dira:

1)    Ingelesa: Aurreratua.

2)    Frantsesa: Ertaina.

LEHIBERRI ZENTROra atxikituta dauden enpresek lehentasuna izango dute izena ematerakoan. Hori dela eta, aukera paregabea da honako hau zure enpresarentzat LEHIBERRI FORO-ra atxikitzeko. Izan ere, atxikitutako enpresek programa honen izen-ematean %50-eko hobaria izango dute.

Izen-emateak sarrera-hurrenkeraren arabera hartuko dira kontuan, eta printzipioz enpresa bakoitzeko parte-hartzaile bakarra egon daiteke.

Programarako matrikula: 200 € (BEZ barne) LEHIBERRIra atxikitutako enpresentzat. 400 € (BEZ barne) gainerako enpresentzat. 

Datak:

Frantsesa: Martxoaren 7tik maiatzaren 30era. Asteartetan. Guztira 8 aste dira.

Ingelesa: Martxoaren 8tik maiatzaren 31rarte. Asteazkenetan. Guztira 8 aste dira.

Izena eman:943654501/lehiberri@tolosaldea.eus

Lekua: Lehiberri Zentroa, Apattaerreka industrialdea, Tolosa (Gipuzkoa).

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!