Enpresako erabakiak hartzeko informazio eskuraketa eta kudeaketa

Erabiltzailearen aurpegia Tolosaldea Garatzen 2017ko otsailaren 7a

Tolosaldea Garatzen-Lehiberritik, eta Gipuzkoako Foru Aldunditik sustatu eta finantziatutako “Adimen Lehiakorra” ekimenaren barruan, Adimen Lehiakorra zertan datzan eta ETE-ei zer eskaini dezakeen ezagutara emateko jardunaldi informatibo bat antolatu dugu.

Adimen Lehiakorrak aukerak identifikatzea eta erabakiak informazio hobearekin hartzea ahalbidetzen du, horrela arriskuak gutxitu eta enpresaren lehiakortasuna hobetuz. 

Etengabe enpresarentzako informazio garrantzitsua jaso eta ikertzean datza gero enpresaren erabakitze prozesuetan barneratzeko. Historikoki enpresa askotan eman den ekintza bat da, baina egungo egoera eta edozein motatako informazioa jasotzeko dugun aukera ezberdin handiak kontutan izanda, prozesua modu egituratu eta metodiko batean egitea komeni da.

Ekimenaren zati bezela, enpresek CDE aholkularitzaren bakarkako laguntza jasotzeko aukera izango dute dohainik. Laguntza hau adimen lehiakorra enpresan nola sartu zitekeen analizatzeko baliagarria izan daiteke, inplantazio xumeenetatik konplexu eta automatizatuetaraino.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!