Txerrikia protagonista otsailean, Tolosa Gourmeteko jatetxe eta pintxo tabernetan

Erabiltzailearen aurpegia Tolosaldea Garatzen 2017ko otsailaren 3a

Tolosa Gourmeteko hainbat jatetxe eta pintxo tabernek bertako eta garaiko produktuak balioan jartzeko asmoz Sukaldeko gure kuttunak ekimena jarri zuten martxan.

Hala, urteko hilabete bakoitzari produktu bat lotua diote eta hori oinarri hartuta, bakoitzak errezeta bat prestatu. Hilabete honetan esaterako, denek, txerrikia izango dute bezeroarentzako eskaintza gisa.

Txerrikia, gure egunerokoan presente dagoen produktua, guztia probesten dela esaten da animalia honetatik, solomoa, txerrikumea, txerri hanka edo belarri. Gure sukaldariek, eskaintza zabala prestatu digute, saltsan, frijitua, errea…

otsailean

1. BETI ALAI (Tolosa) Iberiko masaila patata purearekin.

2. BOTARRI (Tolosa) Euskal Txerriaren sugandila Tolosa pikilloak eta tximitxurriarekin.

3. DENAK (Tolosa) Hirugiharra txanpinoi eta gazta urdinarekin.

4. IKATZA (Tolosa) Txerri azpizuna roquefort saltsa eta patatekin.

5. IRIARTE (Berrobi) Usarreko txerrikume errea.

6. LARRAITZ-GAIN (Abaltzisketa)

Solomoa piperrekin.

7. ORBELA (Tolosa) Txerri azpizuna hirugihar eta foierekin.

8. PATXINE (Asteasu) Txerri azpizuna patata purearekin.

9. PLAZA ETXEBERRI (Zizurkil) Txerri hankak bizkaitar saltsarekin.

10. ROUTE 33 (Alegia) Txerri hanka kurruskaria panadera pataten gainean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!