Lehiakortasuna bultzatzeko ekimenak

Erabiltzailearen aurpegia Tolosaldea Garatzen 2017ko urt. 27a, 10:13

Tolosaldea Garatzeneko, industriaren lehiakortasun eta sustapenerako sailak, Lehiberrirekin Tolosaldeko Lehiakortasun eta Berrikuntzarako Foroa batera definitu eta abian jartzen ditu bere ekintzak. 2008an Foroa martxan jarri zen urtetik, lehiakortasuna bultzatzeko ekimenak, sailak lantzen dituen lau ardatz estrategikoetan sailkatu litezke, hola non: nazioartekotzea, barne-ekintzaileitasuna edota enpresen dibertsifikazioa, lankidetza eta kudeaketa eta IKTetan prestakuntza.

Azken ardatz honen barne, pasa den urtean, Lehiberrik Tolosaldeko Enpresentzako Kudeaketa Eskola bat sortu eta urrian lehen aldiz antolatu zuen bertako lehen jardunaldia. Eskualdeko industri sarea, batik bat hamar langiletik beherako ETE enpresa txiki eta ertainek osatzen dute, eta hauen beharretara eta ezaugarrietara egokitutako urte osoko planifikazio bat eskaintzea du helburu Kudeaketa Eskolak.

Ezaugarri hauek kontuan izanda, enpresa hauetako egunerokoarekin bateragarri den eskaintza planifikatu nahi izan du Lehiberrik, eta hau dela eta, hilean behin, eta goiz oso bateko iraupenarekin, enpresaren etorkizunerako garrantzitsu diren hainbat arlo ukituko ditu datozen sesioetan zehar. Azken hilabeteotan, pertsonen kudeaketarekin zerikusia duten gaiak landu dira, eta datozen bi sesioetan, produktibitatea bideratu eta emaitzen lorpenean nola hobetu litekeen aztertzeaz gain, martxoaren amaierako seminarioan I+G+b jarduerak zer kenkari fiskal izan ditzaketen onura bezala ikusiko da.

Eskualdeko enpresetako langile, sailburu, zuzendari eta kudeatzaileek, azken teknika eta dinamiken ezagutza izatea ezinbestekoa da enpresa hauek etorkizunean lehiakorrak izan eta bizi iraun dezaten. Orain artekoan, kanpo hizkuntzak arlo tekniko eta mintzatuan hobetu eta sakontzeko kurtsoak arrakastaz aurrera eman dira azken bi urteotan, eta prestakuntza eskaintza osatzera dator Lehiberri Kudeaketa Eskola.

Kurtso hauek guztiak dohainik eskaintzen dira Apattako industrialdean kokatuta dagoen Lehiberri Zentroan, eta Forora atxikita dauden enpresek beti ere lehentasuna izango dute izena emateko orduan. Informazio gehiago www.lehiberri.eus edota 943 654 501 telefono zenbakian jaso ahal izango duzue.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!