Hala, urteko hilabete bakoitzari produktu bat lotu diote eta hori oinarri hartuta, bakoitzak errezeta bat prestatu. Hilabete honetan esaterako, denek, baserriko oilaskoa izango dute bezeroarentzako eskaintza gisa.
Baserriko oilaskoa, gure produktu kontsumituenetakoa da, haur, gazte eta helduek gustuko duten produktua da. Batzuk hegatsa, izterra, bularkia… bakoitzak oilaskoaren bere zati maitatuena du, eta mila modutara prestatzeko aukera eskaintzen du.
1. BETI ALAI (Tolosa) Oilasko bularkia ardo txuri saltsarekin.
2. BOTARRI (Tolosa) Lumagorri kurruskaria antzinako mostaza erara, Gernikako piparrekin.
3. DENAK (Tolosa) Oilasko hegatsak barbakoa saltsarekin.
4. IKATZA (Tolosa) Oilasko hegatsak ali-oli eta lasto patatekin.
5. IRIARTE (Berrobi) Baserriko oilaskoa thai erara.
6. LARRAITZ-GAIN (Abaltzisketa) Oilasko frijitua piperrekin.
7. ORBELA (Tolosa) Oilasko bularkia típula potxatu eta perretxikoekin.
8. PATXINE (Asteasu) Oilasko errea.
9. PLAZA ETXEBERRI (Zizurkil) Oilasko errea panadera patatekin.
10. ROUTE 33 (Alegia) Baserriko oilasko errea.