'Migratzaileak eta errefuxiatuak: Zurrumurrurik gabeko harrera'

Erabiltzailearen aurpegia Tolosaldea Garatzen 2017ko urtarrilaren 6a

2016ko maiatzean Tolosaldeko hainbat udalek bat egin zuten Zurrumurruen Aurkako Sarearekin (ZAS).

Tolosaldea Garatzen garapen agentziak, eskualdeko udalekin elkarlanean, hainbat formazio eskaini ditu. Elkarbizitzan laguntzen ez duten jatorri ezberdinetako pertsonen aurkako zurrumurruei aurre egin nahi dieten pertsonei hainbat estrategia eskaini dizkiete.

Oraingoan, Mundu bat Tolosaldea topaketen barruan txertatu dute zurrumurruen aurkako formazioa. Arcadi Oliveres adituaren eskutik, Migratzaileak eta errefuxiatuak: zurrumurrurik gabeko harrera hitzaldia izango da urtarrilaren 23an, 19:00etan, Tolosako kultur etxean. Oliveres nazioarteko merkataritzan, kanpo zorrean eta defentsa ekonomian aditua da, eta migratzailearen arrazoiak, Europaren jokaera eta jarrera aldatzeko proposamenak izango ditu hizpide hitzaldian.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!