Abenduan, Tolosa Gourmeteko jatetxe eta pintxo tabernetan mamia izango da protagonista

Erabiltzailearen aurpegia Tolosaldea Garatzen 2016ko abenduaren 16a

Tolosa Gourmeteko hainbat jatetxe eta pintxo tabernek bertako eta garaiko produktuak balioan jartzeko asmoz Sukaldeko gure kuttunak ekimena jarri dute martxan. Hala, urteko hilabete bakoitzari produktu bat lotu diote eta hori oinarri hartuta, bakoitzak errezeta bat prestatu. Hilabete honetan esaterako, denek, mamia izango dute bezeroarentzako eskaintza gisa.

Gure ardi latxen esnearekin Idiazabal gazta egiteaz gain, beste otorduen amaierarako jaki bat ere badugu gure kuttunenen artean: mamia. Abenduko protagonista izango da gure jatetxeetan. Eta goizerdirako aperitibo formatuan ere aurkezten digu baten batek.

1. BETI ALAI (Tolosa) Mamia eztiarekin.

2. BOTARRI (Tolosa) Mami izozkia intxaur bizkotxatuarekin eta irasagar zuku moskatelatuarekin.

3. DENAK (Tolosa) Ardi esnez etxean eginiko mamia.

4. IKATZA (Tolosa) Mamia ezti eta azukre beltzarekin.

5. IRIARTE (Berrobi) Mamia ezti eta azukrearekin

6. LARRAITZ-GAIN (Abaltzisketa)

Mamia ezti eta azukrearekin.

7. ORBELA (Tolosa) Ahate eta mahaspasa. mamia saltsa gazi-gozoarekin.

8. PATXINE (Asteasu) Mamia.

9. PLAZA ETXEBERRI (Zizurkil) Mamia eztiarekin.

10. ROUTE 33 (Alegia) Mamia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!