Absentismoa jaisteko konpromisoa eta konfiantzazko giroa aztergai

Erabiltzailearen aurpegia Tolosaldea Garatzen 2016ko abenduaren 9a

Tolosaldea Garatzen-Lehiberrik bere ardatz estrategikoetako batean, formakuntzan, Tolosaldeko enpresentzako Kudeaketa Eskola bat sortu du, helburua zonaldeko industria sareko lehiakortasuna hobetzea delarik.

Industria sareko lan egiteko modu ezberdinak aztertu ondoren Formakuntza Plan bat definitu da eskualdeko beharrak asetzeko eta Kudeaketa Eskola hau plan honen zati da.

Eskola 2017ko ekainerarte luzatuko da eta enpresa bateko arlo guztiak jorratuko dituzten atal ezberdinez osatuko da.

Hirugarren jardunaldian enpresan konfidantzazko giroa eta enpresarekiko konpromezua sustatzeko estrategiak garatzeko helburuarekin egingo da lan. Pertsonek enpresarekiko duten konpromezuan hobetzeko gakoak emango dira. Lan egiteko konfidantzazko giroa sustatzeko tresna konkretuekin lan egingo da.

Eguna: Abenduaren 15a, osteguna

Ordua: 9.30 – 13.30

Hizlaria: Janire Jaurrieta – Impulsa

Lekua: LEHIBERRI Zentroa, Apatta Erreka Industrigunea 1, Tolosa

Izen emateko azken eguna: Abenduaren 13a

LEHIBERRI ZENTROra atxikituta dauden enpresek lehentasuna izango dute izena ematerakoan. Hori dela eta, honakoa aukera paregabea da Lehiberrira atxikitzeko. Partehartzea sarrera-hurrenkeraren arabera. Printzipioz enpresa bakoitzeko parte-hartzaile bat. Partaide kopurua mugatua izango da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!