Azaro Ekintzailea

Erabiltzailearen aurpegia Tolosaldea Garatzen 2016ko azaroaren 25a

Azaro Ekintzailea programa aurrera doa.

PSIKOMARKETING

Nola moldatu salmenta bezero bakoitzari izenburupean azaroaren 17an burutu zen saioa. Hitzaldi honetan, bezeroak bereizten jakiteak duen garrantziari buruz aritu ginen, ondoren salmenta estrategia eta argumentu bereiztuetan sakondu genuelarik.

Tolosaldea Garatzenen helburuetako bat eskualdean enpresa ekimen berriak sortzea da, betiere lanpostu berriak sortzeko aukera sustatzen den heinean. Honela, ekintzailetasuna sustatu asmoz eta ekintzailetasun izpiritua bultzatu asmoz, PSIKOMARKETING hitzaldia burutu da.



Datorren saioa: Azaroak 30

ETA FUNTZIONATUKO BALU?

Auto mugatzen gaituzten sinesmenak gainditzeko estrategiak izenburupean.

Hitzaldi honetan, gure egunerokotasunean proiektu edo gauza berriak ekitea zailtzen diguten oztopo nagusiak eta auto-mugatzen gaituzten sinesmenei buruz arituko gara.

Saio honen inguruan argibide gehiago izateko, Tolosaldea Garatzeneko Ekintzailetasun Sailera zuzendu zaitez, horretarako 943 65 45 01 telefono zenbakira deituz, edota zubeldia@tolosaldea.eus email bidez

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!