Gazteak lanbideratzeko programak

Erabiltzailearen aurpegia Tolosaldea Garatzen 2016ko azaroaren 18a

HAZILAN eta TXERTATU programak jarri dira martxan.

HAZILAN, benetako premiei erantzuteko

HAZILAN programak zure premietara egokitutako erantzun errealak emango dizkizu. Programa honek badu balio erantsi handi bat: lantaldeak osatuko ditu enpresek eskatu dituzten eta errealak diren proiektuetarako. Eskari horretatik abiatuta, batetik, ibilbide pertsonalizatu bat definituko dizugu, zure gaitasunak sustatzeko, eta, bestetik, lanpostu erreal bat eskainiko dizugu enpresetan praktikak egiteko, lanpostuan prestakuntza espezifikoa lortzeko edo enpresan bertan proiektuak garatzeko.

Eman izena eta parte hartu. Baldintzak:

- 20-35 urte izatea.
- Unibertsitate titulu bat izatea edota goi-mailako heziketa ziklo bat egina izatea.



TXERTATU

Txertatu programak zure gaitasun laboralak eta laneratzeko baliagarriak izango zaizkizun jarrerak barneratzea eskaintzen dizu eta praktika errealak egiteko aukera emango dizu.

Eman izena eta parte hartu. Baldintzak:

- 16 -30 urte izatea.
- Ikasketarik gabekoa, unibertsitatea utzitakoa, edo erdi mailako heziketa zikloa egina izatea.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!