Pertsona toxikoekin lan egiteko estrategien bigarren jardunaldia

Erabiltzailearen aurpegia Tolosaldea Garatzen 2016ko azaroaren 15a

Bigarren jardunaldian pertsona toxikoekin lan egiteko estrategiak jorratuko dira. Mintegi hau lan taldearen erlazioak eta motibazioa gaiztotzen  dituzten eta helburu eta emaitzen lorpenak zailtzen dituzten pertsona toxikoekin lan egiteko, komunikatzeko eta harremana izateko formulak garatzeko erabiliko dugu.

Tolosaldea Garatzen-Lehiberrik bere ardatz estrategikoetako batean, formakuntzan, Tolosaldeko enpresentzako Kudeaketa Eskola bat sortu du, helburua zonaldeko industria sareko lehiakortasuna hobetzea delarik.

Industria sareko lan egiteko modu ezberdinak aztertu ondoren Formakuntza Plan bat definitu da eskualdeko beharrak asetzeko eta Kudeaketa Eskola hau plan honen zati da.

Eskola 2017ko ekainerarte luzatuko da eta enpresa bateko arlo guztiak jorratuko dituzten atal ezberdinez osatuko da.

Eguna: Azaroaren 24a, osteguna

Ordua: 9.30 – 13.30

Hizlaria: Janire Jaurrieta – Impulsa

Lekua: LEHIBERRI Zentroa, Apatta Erreka Industrigunea 1, Tolosa

Izen emateko azken eguna: Azaroaren 18a

LEHIBERRI ZENTROra atxikituta dauden enpresek lehentasuna izango dute izena ematerakoan. Hori dela eta, honakoa aukera paregabea da Lehiberrira atxikitzeko. Partehartzea sarrera-hurrenkeraren arabera izango da. Printzipioz enpresa bakoitzeko parte-hartzaile bat onartuko da, eta partaide kopurua mugatua izango da.

Izen emateko 943654501 telefono zenbakira deitu edo lehiberri@tolosaldea.eus helbidera idatzi dezakete herritarrek.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!