Bizilagunak Tolosaldean

Erabiltzailearen aurpegia Tolosaldea Garatzen 2016ko azaroaren 11

Datorren azaroaren 13an eskualdean jaiotako eta jatorri atzerritarreko 22 familia eta beste hainbat dinamizatzaile mahai baten inguruan bazkaltzeko elkartuko dira, Tolosaldean.

Dagoeneko bosgarren edizioa da aurtengoa, eta parte hartzaileen balorazioa oso ona da; hainbat urteetan errepikatu duten pertsonak daude baina baita proiektua honetara aurten lehenengo aldiz animatzen direnak ere. Jatorri ezberdinetako familiak ( Senegal, Maroko, Honduras, Nigeria, Nepal…) Tolosan, Berrobin, Gaztelun, Adunan, Hernialden, Alegian eta Asteasun elkartuko dira elkar ezagutzeko.

Azaroaren 26an, larunbatean, 17:00etan, Donostiako Victoria Eugenian elkartuko dira. Euskal Herri osoan bazkari hauetan parte hartutako pertsonak, festa giroan proiektua bukatzeko ospakizuna egingo dute.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!