Lehiberri Management School: pertsona toxikoekin lan egiteko estrategiak

Erabiltzailearen aurpegia Tolosaldea Garatzen 2016ko azaroaren 9a

Tolosaldea Garatzen-Lehiberrik bere ardatz estrategikoetako batean, formakuntzan, Tolosaldeko enpresentzako Kudeaketa Eskola bat sortu du, helburua zonaldeko industria sareko lehiakortasuna hobetzea delarik.

Industria sareko lan egiteko modu ezberdinak aztertu ondoren Formakuntza Plan bat definitu da eskualdeko beharrak asetzeko eta Kudeaketa Eskola hau plan honen zati da.

Eskola 2017ko ekainerarte luzatuko da eta enpresa bateko arlo guztiak jorratuko dituzten atal ezberdinez osatuko da.

Bigarren jardunaldian pertsona toxikoekin lan egiteko estrategiak jorratuko dira. Mintegi hau lan taldearen erlazioak eta motibazioa gaiztotzen  dituzten eta helburu eta emaitzen lorpenak zailtzen dituzten pertsona toxikoekin lan egiteko, komunikatzeko eta harremana izateko formulak garatzeko erabiliko dugu.

LEHIBERRI ZENTROra atxikituta dauden enpresek lehentasuna izango dute izena ematerakoan. Hori dela eta, honakoa aukera paregabea da Lehiberrira atxikitzeko.

Partehartzea sarrera-hurrenkeraren araberakoa izango da. Printzipioz enpresa bakoitzeko parte-hartzaile bat. Partaide kopurua mugatua izango da.

Izen ematea edo informazio gehiago nahi izanez gero, 943 65 45 01 telefono zenbakira deitu edo lehiberri@tolosaldea.eus helbidera idatzi.

Eguna: Azaroaren 24a, osteguna

Ordua: 9.30 – 13.30

Hizlaria: Janire Jaurrieta – Impulsa

Lekua: LEHIBERRI Zentroa, Apatta Erreka Industrigunea 1, Tolosa

Izen emateko azken eguna: Azaroaren 18a

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!