Azaroan, Tolosa Gourmeteko jatetxe eta pintxo tabernetan babarruna izango da protagonista

Erabiltzailearen aurpegia Tolosaldea Garatzen 2016ko azaroaren 4a

Tolosa Gourmeteko hainbat jatetxe eta pintxo tabernek bertako eta garaiko produktuak balioan jartzeko asmoz Sukaldeko gure kuttunak ekimena jarri dute martxan.

Hala, urteko hilabete bakoitzari produktu bat lotu diote eta hori oinarri hartuta, bakoitzak errezeta bat prestatu. Hilabete honetan esaterako, denek, babarruna daraman plater edo pintxo bat eskainiko dute.

Zalantzarik gabe, azaroko protagonista Tolosako perla beltza izango da. Horrenbestez, bere festa handienaren hilabetean (aurten Euskal Jai forma hartuz, azaroaren 19an) Tolosa Gourmeteko jatetxeetako eskaintzetan aurkituko duzue gure kuttunetan kuttunena: babarruna.

AZAROAN

1. BETI ALAI (Tolosa) Tolosako babarruna bere sakramentuekin.

2. BOTARRI (Tolosa) Tolosako babarrun berria.

3. DENAK (Tolosa) Tolosako babarruna etxean bezala egina, txorizo eta haragiarekin.

4. IKATZA (Tolosa) Babarrun budina odolkiarekin.

5. IRIARTE (Berrobi) Tolosako babarrun krema Usarreko hirugiharra, Ibarrako piper eta ogi kurruskariarekin.

6. LARRAITZ-GAIN (Abaltzisketa)

Babarrunak bere sakramentuekin.

7. ORBELA (Tolosa) Babarrunak aza eta Ibarrako piperrarekin.

8. PATXINE (Asteasu) Babarrunak bere sakramentuekin.

9. PLAZA ETXEBERRI (Zizurkil) Babarrunak bere osagarriekin.

10. ROUTE 33 (Alegia) Tolosako babarruna bere sakramentuekin.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!