Azaro ekintzailea Lehiberri zentroan

Erabiltzailearen aurpegia Tolosaldea Garatzen 2016ko azaroaren 2a

Tolosaldea Garatzen garapen agentziak, Lehiberriren eskutik azaro ekintzailea programa antolatu du. Bizi dugun testuinguru ekonomiko orokorraren aurrean, ekintzaileen dinamismoa ezinbestekoa da hazkunde ekonomikoa eta enplegu-aukera berriak sortzeko.

Hau dela eta, beharrezkoa da ahalik eta laguntzarik handiena eskaintzea ekintzaileari, ekintzailetza prozesuaren fase guztietan. Bide honetan, Garapen Agentziak segidako programa prestatu du. 

  • Azaroak 07tik-11ra: “Enpresa Kudeaketa Ikastaroa ekintzaileentzat” 

Bultz - Lan aholkularitza etxeak gidatua.

Non: Lehiberri Zentroa.

Ordutegia: 09:00 – 13:00 (astelehenetik-ostiralera)

  • Azaroak 17 (osteguna) “Psikomarketing. Nola saldu bezero bakoitzari” tailer praktikoa 

Impulsa, Formación y Desarrollo etxeak gidatua.

Non: Lehiberri Zentroa.

Ordutegia: 09:00 – 13:00

  • Azaroak 24 (osteguna): “Ekintzailetasuna lan munduan murgiltzeko beste modu bat”

Manahmana aholkularitzak gidatutako saioa

Non: Lehiberri Zentroa.

Ordutegia: 09:00 – 13:00

  • Azaroak 30 (asteazkena): “Eta funtzionatuko balu? Mugatzen gaituzten sinismenak gainditzeko estrategiak”

Impulsa, Formación y Desarrollo etxeak gidatua

Non: Lehiberri Zentroa.

Ordutegia: 09:00 – 13:00

Doako ikastaroak dira eta izen ematea beharrezkoa da 943 65 45 01 telefono zenbakira deituta edo zubeldia@tolosaldea.eus helbidera idatzita.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!