'Nola egiaztatu zaintza lanetan esperientzia duzula?'

Erabiltzailearen aurpegia Tolosaldea Garatzen 2016ko urriaren 21a

Tolosaldea Garatzeneko Migrazio eta aniztasun sailak Tolosako Udalarekin elkarlanean antolatuta, bi ikastaro izango dira datozen egunetan

'Nik ere baditut ikasketak, nola homologatu?'

Urriak 22, larunbata

Tolosako kultur etxean 17:00etatik 19:00etara bitartean izango da Katia Reinberg-ek zuzendutako saioa. Emakume askok jatorrizko herrietan ikasketak burutu arren, egun ez daude horretan lanean, eta ezin dute beraien prestakuntza akademikoarekin jarraitu. Hori dela eta, informazio saioan, esperientziak partekatzearekin batera, ikasketa ezberdinen homologazioa edo balioztatzea nola egin behar den azalduko dute.

'Mendekoei gizarte eta osasun-arreta ematea gizarte-erakundeetan'

Urriak 23, igandea

Tolosako Lanbideren eskutik Tolosako kultur etxean 11:00etatik 12:30era bitartean izango da informazio saioa. Mendeko egoeran dagoen norbait zaintzen lan egiten dutenei zuzendua dago ikastaroa, bertan esperientzia hau nola egiaztatu eta zein ikastaro egin behar diren azalduko baitute. Horrenbestez, hitzaldi honetan, Mendeko pertsonei gizarte erakundeetan, gizarte eta osasun-arreta ematea gaitasun ziurtagiria lortzeko eman beharreko pausoak erakutsiko dituzte. Zer diren dispositiboak, noiz eta non eman izena…

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!