Horretarako, erabiltzaileek eskuragarri dituzte ordenagailuak, bibliografia eta teknikari baten laguntza. Horrez gain, hiru orduko enplegu tailerrak ematen dira eta aurrez ordua eskatu besterik ez da egin behar, hauetan parte hartzeko (943654501 luz. 1 ; lan@tolosaldea.eus).
Espazio hontan garrantzitsuena pertsona da, hori dela eta, bere etorkizunaren jabe izan dadin laguntzen diogu. Etorkizunera begirako erronken aurrean, norbera gai izan dadin curriculum bat nahiz aurkezpen eskutitz bat idazteko, edota, elkarrizketa psikotekniko eta talde dinamika bati aurre egiteko. Era berean, nomina bateko kontzeptuek zer esan nahi duten erakusten diegu eta ziurtagiri profesionalei buruzko informazioa eman. Azken finean lan merkatuan sartzeko eskatuko zaizkigun erremintetan abilezia trebatzea. Gure buruarengan segurtasuna eduki eta beldurrak uxatzen joateko eta gure helburuak hobeto betetzen joateko.
Gai izan behar dugu merkatuan agertzen diren aukera ezberdinei heldu eta aurre egiteko birziklatuz edota gure pausoak neurtuz.
Enplegu Zentrotik galdera eta hausnarketarako gai hauek luzatzen dizkizuegu: Zer egiten dut nik lanean kontratatua izan nadin? Formatzen naiz – merkatuaren beharretara egokitzen naiz – kontzientea al naiz onartzen dudan lan bakoitzak ze ate ireki eta zein uzten dizkidan?