Iaztik hona %5 jaitsi da langabezia tasa

Erabiltzailearen aurpegia Tolosaldea Garatzen 2016ko urr. 15a, 08:17

Gipuzkoan gertatu den moduan, iaztik hona %jaitsi da langabezia-tasa. 

Tolosaldea ere gogor astindu du langabeziak 2007an hasi eta oraindik ere gure ingurumari ekonomikoaren egoera baldintzatzen duen krisialdi ekonomikoaren ondorioz. Egoera ekonomikoa neurtzeko hainbat adierazle makroekonomiko erabil daitezke (BPG, inflazioa,…), baina egoera ongien definitzen duena ekonomia erreala da, eta horretarako ezinbestean enplegua aztertu behar da.

Bereziki gogorra izan zen 2009. urtea, gure eskualdean lanpostu gehien orduan desagertu baitziren. 2012. urteak ere beherakada handia ekarri zuen enpleguan, baina inflexio puntua hortxe topatu dezakegu. Izan ere, 2012. urtetik, modu apalean bada ere, langabezia jaisten doa Tolosaldean. Langabetu kopuruaren bilakaerak gure eskualdean eta Gipuzkoan azken hamarkadan erakusten du Tolosaldeak Gipuzkoaren bilakaera berdina erakutsi duela enplegua galdu eta sortzeko orduan.

Epe luzera atzemandako joera hori azken hilabeteetan ere baieztatzen ari da. Horrela, ikusi daiteke 2016an langabezia %5 jaitsi dela 2015arekiko (Gipuzkoan bezala). Estazionalitateak pisu berezia izaten du urteroko urtarrileko eta abuztuko datuetan, enpleguaren ikuspegitik hilabete txarrenak horiek izaten baitira beti. Hala ere, bi hilabete horiek ere azken urteetako onenak izan dira eta gainerako hilabeteetan langabezian eman den beherakadaren itxaropenik ez dute zapuztu.

Une honetan eskualdean 2.679 langabetu dauzkagu. 2012an 3.141 ziren eta 2007an 1.471. Eskualdearen barruan batezbesteko langabezia tasa %11,8koa da. Langabezi tasari dagokionez herri txikienek datu hobeak aurkezten dituzte handienek baino. Bataz besteko horretatik gorantz eta beherantz gehien urruntzen diren herriak honakoak dira: Langabezia tasa altuena duten herriak hauek dira (%13tik gora): Alegia, Anoeta, Berrobi, Leaburu eta Tolosa. Langabezia tasa apalena duten herriak aldiz (%6tik behera): Abaltzisketa, Albiztur, Belauntza, Elduain, Gaztelu, Larraul eta Orexa. Eskualdeko langabeen %43 tolosarra da eta %57 gainerako 27 udalerrietakoa.

Langabetuen profila

Langabetuen erdia baino gehiago da emakumea (%58). Adinari dagokionez 45 urtetik gorakoak dira %47.

Lanpostu gehien zerbitzuetan galdu dira %61, industrian %17, eraikuntzan %17 eta nekazaritzan %3. Gainerako langabeak aurreko enplegurik gabekoak dira.

Azken finean, Tolosaldeko langabetuaren erretratua honakoa da: emakumea, heldua (55 urtetik gorakoa), zerbitzu sektorean aritua, kualifikazio apaleko lanpostu bila dabilena, estatuan jaioa, iraupen luzeko langabetua eta derrigorrezko ikasketak bakarrik dituena.

Kontratuak

Tolosaldean abuztuan 1.225 lan-kontratu erregistratu dira. EAEko joera gurean ere ematen ari da eta ondorioz, kontratuen kalitateak okerrera darrai, izan ere, kontratuen %93 behin behineko epealdi baterako sinatu da (mugagabeak %7).

Autonomoak

Tolosaldean uztailean autonomo moduan 4.517 afiliatu zeuden: 3.853 RETAn, 519 etxeko langile moduan eta 145 lehen sektorean. Afiliatu guztien %28 dira autonomoak. Afiliazioak guztira hartuko bagenitu kontuan (besterentzako lanean eta autonomo moduan ari direnak), 2007tik eskualdean 2.276 lanpostu galdu direla ondorioztatuko genuke.

EREak

Tolosaldean ematen ari diren ERE kopurua nabarmen ari da jaisten urtetik urtera, baina oraindik ere

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!