Aurreikuspenak gainditu ditu iazko Enpleguneak

Erabiltzailearen aurpegia Tolosaldea Garatzen 2016ko urriaren 14a

Behin diru laguntza epea amaituta, kontratatuko langileen %44ak postu berean jarraitu du.

Lehen urtean eginiko Enpleguneak emaitza onak eman bazituen, bigarrenekoak ere ez dira gutxiagorako izan. Maiatzean amaitu zen azken enplegu plana eta balorazioa oso positiboa da. 2015eko urrian 52 kontratu sinatu ziren, eta behin diru laguntza epealdia amaituta ere, hau da, 2016ko ekainean, horietatik 23k enpresa berean jarraitzen zuten lanean. Horrenbestez, helburuak bete dira. Lehen kontratazioak egitetik haratago, xede nagusia, diru laguntzaren epealdia amaitu arren, kontratuak jarraikortasuna izatea baita.

Enplegu programaren bitartez kontratatuetatik 23 emakumeak izan ziren eta 29 gizonezkoenak. Ekainean, berriz, 12 emakumek eta 11 gizonek jarraitzen zuten lanean. Beraz, enplegu programan parte hartu zutenen %44ak. Parte hartu zuten enpresa eta langabetuek programaren balorazio positiboa egin dute eta erakutsi, enpresa pribatuei bideratutako kontratazioetarako diru laguntzak enpleguaren sorreran lagundu duela. Tolosaldea Garatzeneko arduradunak ere gustura daude datuekin «hauek erakusten baitute prozedura ongi garatu zela eta emaitzak egindako lan andanaren ondorio direla».

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!