Hemen da Tolosaldeko IKT Astearen 8. edizioa

Erabiltzailearen aurpegia Tolosaldea Garatzen 2016ko urr. 7a, 09:54

Bi mila eta zortzigarren urtean LEHIBERRI, Tolosaldeko Lehiakortasun eta Berrikuntzarako Foroa sortu zenetik, eskualdeko enpresa sarearen lehiakortasunaren alde diharduen eragile publikoez eta pribatuez osaturiko taldeak, ekimen eta jardunaldi ugari antolatu ditu.

Horien artean aurkitzen da teknologia berriekin zerikusia duen TOLOSALDEKO IKT ASTEA, lehenengoz 2009. urtean ospatu zena, eta, ordudanik, urtez urte urrian errepikatzen dena. Ekimen hau, ENPRESA DIGITALArekin batera elkarlanean antolatzen da, eta, bere helburua da, Tolosaldeko enpresei formakuntza kurtso batzuk eskaintzea enpresetan IKTek duten garrantzia azpimarratzeko eta horien erabilpena sustatzeko.

Aurtengo edizioa urriaren 17tik 26ra burutuko da, eta, bertan, 10 ikastaro eskainiko dira. Aurtengoan ondorengo gaiak landuko dira: produktibitate pertsonala, segurtasun informatikoa enpresetan, edota Sarean lehiakideen aurrean izan beharreko presentzia.

Formazio saio hauek goizez Lehiberri Zentroan izango dira astelehenetik ostiralera 09:00etatik 13:00etara; eguerdietan Tolosako Kzgunean astelehenetik ostiralera 14:15etik 16:15era; eta, arratsaldez, Tolosako Kzgunean baita, astelehenetik ostegunera 18:00etatik 20:00etara.

Formazio saio hauek eskualdeko enpresetako langile, zuzendari, profesional, dendari, banakako enpresari, ikasle, langabetu, eta, oro har, hiritar orori zuzenduak daude. Doakoak dira, eta, bertan parte hartu ahal izateko Lehiberri Zentroarekin harremanetan jarri behar da (lehiberri@tolosaldea.eus, telefono zenbakia 943654501 edota www.euskadinnova.net web orrian izena emanda. Jarraian zehazten dira aipatutako 10 ikastaroen izenburuak. Kurtso bakoitzaren inguruko xehetasun gehiago izateko www.lehiberri.eus edota www.euskadinnova.net orrietan aurkitu dezakezue.

FORMAZIO SAIOAK:

Zaindu zure lehiakideak eta ezagutu zure merkatua.

Urriak 17, astelehena, Lehiberri Zentroan (09:00-13:00).

Ez galdu zure mugikorreko argazkirik

Urriak 17, astelehena, Tolosako Kzgunean (18:00-20:00).

Produktibitate pertsonaleko tailerra (GTO: Getting things done).

Urriak 18, asteartea, Lehiberri Zentroan (09:00-13:00).

Eguneratu zure burua sare sozial eta aplikazioei dagokienez.

Urriak 18, asteartea, Tolosako Kzgunean (18:00-20:00).

Ziber segurtasuna, ziber erasoak eta hacking etikoa.

Urriak 19, asteazkena, Lehiberri Zentroan (09:00-13:00):

Etekina atera zure mugikorrari.

Urriak 19, asteazkena, Tolosako Kzgunean (18:00-20:00).

Googleen emaitzetan lehenengo postuan egon nahi al duzu?

Urriak 20, osteguna, Lehiberri Zentroan (09:00-13:00).

Teknologiari dagokionez eguneratu zeure burua.

Urriak 20, osteguna, Tolosako Kzgunean, (18:00-20:00).

Invoud marketing.

Urriak 21, ostirala, Lehiberri Zentroan (09:00-13:00).

Learn by doing: Interneten bideoek duten indarra.

Urriak 17, 18. 19, 20 eta 21 (14:15-16:15).

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!