Ingeles eta frantseseko formakuntzak izango dira Lehiberri zentroan

Erabiltzailearen aurpegia Tolosaldea Garatzen 2016ko irailaren 27a

Ikastaro ugari eskaintzen dituzte Lehiberri zentroan.

Lehiberri zentroak, negozioetan erabiltzen diren ingeles eta frantseseko bi formakuntza antolatu ditu Tolosaldeko enpresari eta profesionalentzat, euren hitzezko ingeles eta frantses komertziala hobetzeko helburuarekin.

Urriaren erdialdean martxan jarri eta abendura arte luzatuko dira kurtso horiek. Guztiz praktikoak eta ahozkoak izango dira, eta parte-hartzaileentzat plazak mugatuak daude.

Klaseak eguerdi-arratsaldeko ordutegian izango dira. Astelehenetan inglesa, 13:00ak eta 15:00ak bitartean, eta asteazkenetan frantzesa, 13:00ak eta 15:00ak bitartean.

Ondorengo mailak irakatsiko dira: 

1)    Ingelesa: Aurreratua.

2)    Frantsesa: Ertaina.

Lehiberri zentrora atxikituta dauden enpresek lehentasuna izango dute izena ematerakoan. Hori dela eta, aukera paregabea da honako hau zure enpresarentzat LEHIBERRI FORO-ra atxikitzeko. Izan ere, atxikitutako enpresek programa honen izen-ematean %50-eko hobaria izango dute.

Izen-emateak sarrera-hurrenkeraren arabera hartuko dira kontuan, eta printzipioz enpresa bakoitzeko parte-hartzaile bakarra egon daiteke.

Programarako matrikula: 121 € (BEZ barne) LEHIBERRIra atxikitutako enpresentzat. 242 € (BEZ barne) gainerako enpresentzat.

Datak:

Frantsesa: urriak 19tik abenduak 14ra. Asteazkenetan. Guztira 8 aste dira.

Ingelesa: urriak 17etik abenduak 19ra. Ostegunetan. Guztira 8 aste dira.

Izena emateko: 943654501/lehiberri@tolosaldea.eus

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!