Tailer hauetan, norbere negozio ideia arrakastaz aurkeztu eta desberdintzeko ekintzaileak kontuan izan behar dituen gaitasun eta erreminta desberdinei buruz hitz egingo da: innobox teknika, ideia jarioa, elevator pitch, experience economy… Trikimailuak eta aholku praktikoak.
Tailerrak, Manahmana aholkularitza etxeak gidatuko ditu, Finlandiako Team Academy metodologian oinarritutako estatuko lehen enpresak. Ekintzailetasun eta sormen tekniketan adituak.
Ikastaro hauen helburua parte hartzaile eta ekintzaileei sormen espazio bat erraztea da, Tolosaldean ekintzailetasunari buruzko hausnarketa bat egin eta negozio ideia berriak sortzeko espazioak landuz. Horrez gain parte hartzaileei ikusarazi nahi zaie eta esperimentatu dezatela ekintzailetasuna lan munduan txertatzeko besteen kontura lan egitea bezain aukera interesgarri eta aberasgarria dela. Azkenik, ikasleen ekintzaile gaitasunak mahaigaineratu eta indar horiek negozio ideia batetara bideratu nahi dira.
Ikastaroak lau orduko saiotan antolatu dira: metodologi praktiko eta esperientzietan oinarriturikoa, teoria kapsula txikiez osatua. Parte hartzaileei materiala eta bibliografia desberdina banatuko zaie.
Data: Irailak 28 eta 29.
Ordutegia: 09:00 - 13:00.
Tokia: Lehiberri zentroa.
Izena emateko epea irailaren 26an amaituko da. Informazio gehiago eskatzeko edota izena emateko interesatuak Tolosaldea Garatzeneko Ekintzailetasun Sailarekin jarri daitezke harremanetan (zubeldia@tolosaldea.eus / telefonoa: 943 65 45 01).