Langabetuak kontratatzeko diru-laguntzak emango ditu Tolosaldea Garatzenek

Erabiltzailearen aurpegia Tolosaldea Garatzen 2016ko irailaren 20a

Tolosaldea Garatzen garapen agentziak hainbat ikastaro antolatzen ditu langabetuentzat.

Tolosaldea Garatzen Garapen Agentziak LANBIDE- Euskal Enplegu Zerbitzuak bultzaturiko Eskualdeko Enplegu Plana kudeatuko du 2016an Tolosaldean, Tolosako Udalarekin elkarlanean.

Laguntza horien helburua da eskualdeko enpresei laguntza ekonomikoa ematea, lanik gabe egon eta Lanbiden izena emanda dauden pertsonak kontratatzeko orduan erreztasunak izateko.

Dirulaguntzaren ezaugarriak

  • Hileko 1.000€ eta 1.500€* artean        

           *      Baldintza bereziko hautagaitzak

  • 6 hileko iraupenarekin (Gehienez 6.000-9.000€* dirulaguntza)

                           *Baldintza bereziko hautagaitzak

  • Gehienez kontratazioaren kostuaren %75a subentzionatuko du
  • Tolosaldeko pertsonen kontratazioek lehentasuna izango dute

Enpresarentzako baldintzak

  • Eskaera egiteko azken eguna: 2016ko urriaren 6a
  • Kontratazioak enpresarentzako lan sorkuntza garbia suposatu behar du kontratua egin baino 3 hilabete aurretik

Kontratuaren baldintzak

  • Kontrataziorako azken eguna: 2016ko abenduaren 1a
  • Gutxienez 6 hileko iraupenekoa
  • Lanaldi osoko kontratua

Hautagaien azken aukeraketa Lehiberri Zentroan ospatuko den Enplegune enplegu azokan izango da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!