Bazkari latinoamerikarra hilaren 25an

Erabiltzailearen aurpegia Tolosaldea Garatzen 2016ko irailaren 16a

Irailean Tolosaldeko musulman komunitateak sakrifizioaren festa Eid al Adha ospatu ondoren, Erdialdeko Amerikako herritarrak (Nikaragua, Honduras, EL Salvador, Guatemala eta Costa Rica) independentzia festak ospatzen ari dira.

Horregatik datorren igandean, irailak 25, 12:30ean Ereite elkartearen lokalean (San Esteban 20, Tolosa) jatorri ezberdinetako emakumeak gonbidatuta daude elkartu eta festa giroan eguna pasatzeko.

Tolosaldea Garatzeneko Migrazio eta aniztasun sailak, Tolosako Udaleko Berdintasun sailarekin elkarlanean, jatorri ezberdinetako emakumeei zuzendutako hainbat ekintza programatu ditu udazkeneko jabekuntza eskolaren barruan. Horien artean latinoamerikar bazkaria, irailaren 25ean. Indar berezia jarri nahi dugu latinoamerikar jatorriko Tolosaldeko emakumeei gonbita luzatzen.

Horrenbestez, gonbidapena luzatua dago!

Ekarri jateko zerbait eta gustuko musika elkarrekin ondo pasatzeko!

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!