Lan merkatuan sartzeko hainbat ikastaro Tolosaldea Garatzeneko enplegu zentroan

Erabiltzailearen aurpegia Tolosaldea Garatzen 2016ko irailaren 9a

Tolosaldea Garatzeneko enplegu zentroak hainbat enplegu tailer antolatu ditu eskualdeko herritarrentzako. Irailetik urrira bitartean izango dira saioak, bakoitzak hiru orduko iraupena izango du eta langabezian daudenei nahiz lanean ari direnei zuzenduak daude. 

Jardunaldi hauen helburua da herritarrak lan merkatura bideratzea eta horretarako baliagarri izango zaizkien tresnak erabiltzen erakustea. Modu honetan, lan merkatura sartzeko erreminta gehiago erabiltzen ikasi ahal izango dituzte.

ENPLEGU ZENTROKO IKASTAROAK

Iraila. 09:30etik 12:30era

13- Elkarrizketa eta talde dinamikak

15- Test psikoteknikoak prestatu

20- Berdintasun eskubideen tailerra

22- Lan eskubide eta betebeharrak

27- Lan merkatua

Urria. 09:30etik 12:30era

4- CV eta aurkezpen eskutitza

18- Elkarrizketak eta talde dinamikak

25- Lan merkatua eta enpleguko webguneak

Aipatu gainera, ikastaroetara hurbiltzeko, autobus zerbitzua dagoela. Izan ere, iaztik Tolosatik abiatuta Apatta Erreka industrialdera autobus zerbitzua dago. Hemen ordutegia:



Informazio gehiago nahi duen orok eskuragarri du Tolosaldea Garatzeneko Enplegu zentrora deituta (Telefono zenbakia: 943654501) edota mezu bat bidalita lan@tolosaldea.eus helbide elektronikora. 

OHARRA: Ikastaroetan parte hartzeko aldez aurretik izena eman behar da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!