‘Proiektuen kudeaketa eta salmenta trebetasunak’ kurtsoa Lehiberrin

Erabiltzailearen aurpegia Tolosaldea Garatzen 2016ko irailaren 5a

Tolosaldea Garatzenek 200 orduko formakuntza ikastaro bat eskainiko du dohainik, Hazilan proiektuaren baitan, Tolosaldeko 35 urte bitarteko gazteentzat. Formazioa irailaren 12an hasiko da eta urriaren 28an bukatuko da. 08:30etik 14:00etara izango dira saioak.  

Ikastaroa bi zatitan banatuko da. Batetik, proiektuen kudeaketa landuko dute: proiektuen kudeaketa, diseinua, planifikazioa, ejekuzioa eta jarraipena, ebaluazioa eta amaiera.

Bestetik, salmenta trebetasunak landuko dira. Pertsonek beren burua saltzeko eta balioesteko erabili beharreko erremintetatik abiatu, eta hainbat teknika landuko dituzte: salmenta motak, salmenta prozesuaren faseak, salmenta prestatzea, bezeroarengana hurbiltzea eta salmenta teknikak.

Kurtso hori egiten dutenek parte hartuko dute eskualdeko enpresetako proiektu erreal batean. Informazio gehiago nahi izanez gero, lehiberri@tolosaldea.eus helbidera edo 943654501 dei dezakezue.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!