Hazilanen hirugarren edizioa martxan eta hurrengoa prestatzen

Erabiltzailearen aurpegia Tolosaldea Garatzen 2016ko uztailaren 25a

HAZI unibertsitate-titulua, goi-mailako prestakuntza-zikloa duten eta langabezian dauden 20-35 urteko gazteentzat da.

Jada Hazi proiektuaren hirugarren edizioa ari da lehen fasean gauzatzen eta irailean, bigarren faseari ekingo zaio.

Uztailaren erdi aldean hasi zen Hazilaneko hirugarren taldea lanean. Parte-hartzaileak beraz, lehen fasean daude oraindik, Aktibatu izenekoan. Bertan, laneratzeko beharko dituzten baliabideak lantzen ari dira. Talde txikitan eta tratu pertsonalizatua jasoz, honako alderdi hauek garatzen dihardute: alderdi psikologikoa eta emozionala, konpetentzia profesionalak eta lan-merkatuari heltzeko eta lan-merkatuan kokatzeko modua. Era berean, banakako lana eta talde-lana indartuko dituzte coach baten laguntzarekin.

Aktibatu fasea bukatutakoan, konfiantza-maila handiagoa eta gaita sun hobeak izango dituzte parte-hartzaileek eta lanerako, prestakuntzarako, praktike tarako eta abarretarako jauzia emateko moduan egongo dira.

Iraila eta urria

Behin lehen fasea burututa, irailean 200 orduko ikastaroa egiteko aukera izango da Proiektuen kudeaketa-gaitasun komertzialak izenekoa. Eta ondoren eskualdeko erakunde edo enpresa batentzat 150 orduko proiektua egitekoa.

Informazio gehiago nahi duen orok eskuragarri du Tolosaldea Garatzeneko Enplegu zentrora deituta (Telefono zenbakia: 943654501) edota mezu bat bidalita lan@tolosaldea.eus helbide elektronikora.

Ekintza hau Hazilan programaren barruan egin da Euskal Herriko 2014-2020 Programa Operatiboaren bidez. Proiektu horren finantziaziorako funtsen %50a EGIF-ek eman du eta Tolosaldea Garatzenek Garapenekin (Garapen Agentzien Euskal Elkartearekin) batera koordinatzen du.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!