Etorkizuneko erronkak enpresa familiarrentzat

Erabiltzailearen aurpegia Tolosaldea Garatzen 2016ko ekainaren 10a

Lehiberrik, Alegiteam aholkularitza etxeko zuzendari bazkide den Gonzalo Motarekin elkarlanean, familiako jabegoa duten enpresekin arlo profesionalean edota jabekidegoaren alorrean lotura duten pertsonei zuzendutako jardunaldia antolatu du.

Jardunaldi honen dinamizatzaileak, industri sektoreko arlo desberdinetan oinarritutako 25 urte baino gehiagoko ibilbide profesionala egina du, eta esperientzia zabala baita ere familiako jabetza duten ETEetan aholkulari gisa.

Mota honetako enpresekin lotura zuzena duten alderdi nagusienen inguruan aritzea izango da jardunaldiaren helburua, hola nola, jardueraren profesionalizazioa, zuzendaritzaren errelebo eta oinordekotza, edota familiako lotura eta enpresa jarduera uztartzeak sarritan sor ditzakeen arazoak ekiditeko gako batzuk eskaintzea izango da.

Jardunaldia ekainaren 14an, asteartea izango da 09:00etatik 13:00etara bitartean Apattaerreka industriaguneko Lehiberri zentroan.

Programak ondorengo puntuak izango ditu:

1. Merkatu eta teknologia berriak familiako enpresentzat suposatzen dituzten erronkak.

2. Enpresaren lehiakortasuna eta familia barneko lanpostuak mantentzea.

3. Errelebo eta oinordekotzaren inguruko ezaugarri pertsonal eta profesionalak.

4. Parte hartzen duten enpresek aurkeztu ditzaketen beste hainbat arazo.

Interesatuta egonez gero edota jardunaldiari buruz informazio gehiago jasotzeko LEHIBERRIko talde teknikoarekin jar zaitezkete harremanetan. Telefonoa: 943 65 45 01 edo lehiberri@tolosaldea.eus helbide elektronikoan. Jardunaldia doakoa da, baina aldez aurretik izena ematea eskatzen da.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!