Tolosaldea Goi Mailako LH Institutuko ikasleak Lehiberri Zentroan bisitan

Erabiltzailearen aurpegia Tolosaldea Garatzen 2016ko mai. 27a, 11:16

Tolosaldea Goi Mailako LH Institutuko ikasleak Lehiberri Zentroan izan dira eta bertan eskaintzen diren zerbitzuen berri jaso dute.

Ikasturtea amaitzear den honetan, ikasleak, beraien praktika aldiak amaitu eta lan mundura sartzeko ateetan daude. Batzuk, ikasketak erabat amaitzerako jada lana aurkitua dute, baina beste askok bilaketari ekin beharko diote. Hori dela eta, Joxe Luis Urdangarin Tolosaldea Garatzeneko gerenteak zentroan zein zerbitzu eskaintzen diren azaldu die. Horien artean, eta bereziki beraien egoera berean aurkitzen direnei bideratutakoak. Hau da, ekintzaileei zuzenduta dauden programak eta enplegu bilaketarekin lotuak.

Hala nola, enpresa ekimen berri bat martxan jartzea buruan dutenentzat baliagarriak diren hazitegiak eta haztegiak ikusi dituzte. Baita, proiektu desberdinak garatzeko erabilgarri dauden laborategiak ere. Horrez gain, Enplegu zentroa bisitatu dute eta hor eskaintzen den orientazio zerbitzua bertatik bertara ezagutu. Tolosaldea Garatzeneko Enplegu Zentroa, Lanbideko zentro orientatzaile integrala da. Hala ere, horrez gain, lanerako eta prestakuntzarako beharrezkoak diren programei buruzko informazioa ematen du. Besteak beste, honako zerbitzuak eskaintzen ditu: aholkularitza pertsonala, lan eskaintzen kudeaketa eta hauen inguruko informazioa, lan eskaintzetan eta ikastaroetan izen-ematea eta hautaketa prozesuetarako prestaketa. Horretarako, zentroak hainbat baliabide jartzen ditu erabiltzaileen eskura. Esaterako, hiru ordenagailu, autoformaziorako CD-Romak, Enplegua bilatzeko bide eta materialari buruzko bibliografia, Euskal Autonomia Erkidegoko lan merkatua lantzen duen prentsa, aldizkari espezializatuak eta estatu mailan asteburuetan kaleratzen diren aldizkariak.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!