Hazilan programako bigarren edizioa prest

Erabiltzailearen aurpegia Tolosaldea Garatzen 2016ko maiatzaren 20a

Hazilan Tolosaldea Garatzenek Garapenen bitartez eta Eusko Jaurlaritzarekin nahiz Europako Gizarte Funtsarekin elkarlanean martxan jarritako laneratze-proiektua da.

2016-2021 aldian gazteentzako enplegua sortzea du helburu eta horretarako, langabezia-egoeran dauden 20 urtetik 35 urtera bitarteko gazte kualifikatuei (unibertsitateko edo LHko goi-mailako zikloko titulazioa) formazioa eskaintzen die.

Lehen edizioaren ostean, dagoeneko bigarrena ere prest da eta hil honen amaieran martxan jartzea aurreikusten da. Hala ere, interesa duten gazteek oraindik ere eman dezakete izena. Hazilanek metodologia berritzailea proposatzen du, ibilbide pertsonalizatu batean oinarritua, eta parte-hartzaileen ezaugarri pertsonaletara eta enpresek eskatutako proiektu profesionaletara egokitua. Programa bi fasetan banatzen da. Lehendabizikoak hilabete inguruko iraupena du eta bertan ikasleen gaitasun pertsonala lantzen dira. Bigarrenean berriz, ikaslearen profilaren arabera, ezagutza tekniko desberdinen inguruko ikastaroak proposatzen dira eta ondoren, horiek oinarri hartuta, eskualdeko enpresetan praktikak egin edota proiektuak garatzeko aukera.

Horrenbestez, animatu langabezian dauden gazteak programan parte hartzera, baita enpresak ere, beraien aletxoa jartzera. Horretarako interesa duten enpresa edo gazte guztiek www.tolosaldeagaratzen.eus webgunean lor dezakete nahi duten informazio guztia, baita www.hazilan.eus-en ere. Edota telefonoz deituta 943 65 45 01 telefono zenbakira.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!