Zertan datza entsegu laborategiaren homologazioaren proiektuak?
Elkarteak badu jarduera propio bat, entsegu-laborategia. Laborategiak zerbitzuak ematen dizkie papergintzako enpresei, bereziki papera eta kartoiaren manipulatzaileei. Zerbitzu horien gakoa da, ziurtatzea, beren zereginetan erabiltzen duten papera edo kartoia kalitate egokikoa dela. Adibidez, Osakidetzak bere ospitaleetarako tisu paperaren hornitzaile bat kontratatu nahi duenean, hornitzaile posibleen paperak ezaugarri fisiko batzuk izan behar ditu. Laborategiak, hain justu, froga fisikoak egiten ditu paper horren kalitatea ziurtatzeko.
Nondik sortu da beharra?
Papergintzaren sektorean, beste sektore askotan bezala, arau batzuk egoten dira produktuaren kalitatea bermatzeko prozedurei dagokielarik. Ziurtagiriek bermatzen dute arau horiek betetzen direla. Paper Eskolan egiten diren entseguak berme osoa dute kalitatearen ikuspegitik, esperientziak eta bezeroen oniritziak demostratzen baitute hori. Alabaina ez du ziurtagiri ofizialik hori bermatzen duenik. Egun, izen ona ez da nahikoa, ziurtagiriak behar dira. Horregatik laborategiak ENACen ziurtagiriak lortu nahi ditu egiten dituen entsegu inportanteenen kasuan. Lehiakideek badituzte.
Nortzuk izango dira proiektu honen onuradunak? Zeini zuzendua dago?
Batetik, laborategiak eta bestetik, eskola bera. Prozesuen kudeaketa egokia egiten ari bagara ere, zer hobetua egoten da beti. Ziurtagiria lortzeko prozesua laguntzen ari zaigu zertan hobe dezakegun detektatzen, eraginkorragoak izaten. Beste onuradunak berriz, bezeroak izango dira, berme osoa izango baitute laborategian egiten diren entseguak behar bezala egiten direla.
Egun, zein fasetan dago proiektua. Eta noizko aurreikusten duzue martxan jartzea?
Une honetan, laborategian egiten diren zenbait entsegu, EUROCONTROL enpresaren laguntzarekin, ENAC-eko akreditazioak lortzeko prozedurak, arauak betetzeko baldintzak eta dokumentazioa prestatzen ari da. Honetarako, batetik, erabiltzen diren makinak, instrumentazioa, ekipoak eta instalazioak egokitu eta kalibratu egin behar dira. Eta bestetik, Europako beste laborategiekin elkar-parekotasun entseguak (Intercomparativas CEPI deritzona) egin behar dira. Lehenengo fase hau, arauak prestatzearena, ekainaren bukaerarako bukatua izatea espero dugu. Ondoren, urte amaiera baino lehen ENAC-era jo eta auditoria pasa ahal izateko.
Zer ekarpen egingo dio proiektu honek Tolosaldeari? Zein onura ekarriko dizkio?
Tolosaldean eta EAEn dauden kartoia, papera eta orea aztertzeko laborategia akreditatzea. Nahiz eta gaur egun laborategiaren bezeroak Estatu guztikoak izan, ENAC-eko entitate akreditatuen zerrendan sartzen dena ezagunagoa egiten da eta ondorioz bere laneko esparrua eta aukerak zabaltzen dira, «dei efektua» sortzen da. Akreditazioak berak entseguak egiteko bezero gehiago ekarri ditzake laborategira, batzuetan betebehar hau eskatzen delako. Batez ere, enpresa ertain eta handien hornitzailea izateko. Gainera, nahiz eta akreditatzeko lana berria den, une honetan esan dezakegu prozedurak, ekipamenduak eta instalazioak hobetuz doazela eta horrekin batera, laborategian egiten diren entseguak.
Proiektuaren zein atal finantzatzeko erabiliko da Tolosaldea Saretzeneko ekarpena?
EUROKONTROL egiten ari den eta egingo duen aholkularitza eta auditoria prestatzeko lanak eta ENAC-ek egingo duen auditoriaren zati bat ordaintzeko erabiliko dugu. Gainontzeko gastuak, tresneria prestatzearenak, kalibrazioenak, instalazio egokitzapenak, ekipamenduarenak, elkar-parekotasunaren frogak, etab. Don Bosko Paper Eskola Indartzeko Elkarteak ordainduko ditu.