MSM laguntzak 2016: Saltokien erreforma eta modernizazioa

Erabiltzailearen aurpegia Tolosaldea Garatzen 2016ko apirilaren 29a

Eusko Jaurlaritzak merkataritzako saltokiak modernizatzeko laguntzak atera ditu 2015eko irailaren 16tik 2016ko uztailaren 14ra egindako inbertsioentzako. Uztailaren 14ean amaituko da epea, aldez aurretik horretarako kreditua agortu ez bada, behintzat.

Beharrezkoa da merkatal establezimenduak laguntza eskaera egiteko unean, gutxienez urtebetez merkatal jarduera bera (nahiz eta beste lokal batean izan) egiten egon izana.

Diruz lagundutako inbertsioak:

1. Lokalaren erreforma eta modernizazioa, merkataritza-jarduera garatzeko beharrezkoak diren altzariak, ekipamenduak, eta kanpoko nahiz barneko elementuak (merkataritza-errotuluak barne).

Inbertsioa gutxienez 3.000 € (+ BEZ) izango da enpresako. Eta laguntza: inbertsio onargarriaren %15 (BEZ gabe).

2. Merkantzientzako balantza elektronikoak, informatika-ekipoak, aplikazioak eta hauen osagarriak, beti ere merkataritza-prozesuen barnean integraturik badaude edo enpresakudeaketarako badira.

Inbertsioa gutxienez 900 € (+ BEZ) izango da enpresako. Eta laguntza: inbertsio onargarriaren %20 (BEZ gabe).

Bietan, puntu gehigarriak lortu daitezke; hala ere, diru-laguntzaren gehieneko zenbatekoak ez du 12.000 euro ezta inbertsio onargarriaren %25 gaindituko saltoki eta urte bakoitzeko.

Ehuneko gehigarriak:

· Dendarien Elkarte batekoa izateagatik %5.

· UNE 175001 kalitatezko ziurtagiria edukitzeagatik edo «Saltokitik Enpresara» ikastaroa egin izanagatik %2.

· Kudeaketa software batean inbertitzeagatik %5.

· Merkataritzarekin erlazionaturiko titulu edo profesionaltasun ziurtagiriak edukitzeagatik % 5.

· Emakume eta Gizonen arteko Aukera Berdintasunean Erakunde Kolaboratzaile izatearen errekonozimendua izateagatik %2.

· Erakunde publiko edo pribatuek bideraturiko enpresa transmisiorako programaren batean parte hartu izanagatik (adibidez, Berriz Enpresa) %5.

Hau laburpen bat da, eta informazio gehiago nahi izanez gero edo eskaera egiteko: Mirari Arriola Irizar, 943654501 (ext. 5), 620147944 edo aduriz@tolosaldea.eus

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!