Ekintzaile berrientzat enpresa kudeaketa ikastaroa

Erabiltzailearen aurpegia Tolosaldea Garatzen 2016ko apirilaren 22a

Eskualdeko ekintzaile berriei zuzenduriko prestakuntza ikastaro berri bat martxan jarri du Tolosaldea Garatzenek, pertsona hauek negozio plan bat burutzeko gaitasun teknikoetan trebatu ahal izateko.

Tolosaldea Garatzenen helburuetako bat eskualdean enpresa ekimen berriak sortzea da, betiere lanpostu berriak sortzeko aukera sustatzen den heinean. Honela, ekintzailetasuna sustatu asmoz eta ekintzailetasun izpiritua bultzatu asmoz, enpresa ekimen berri bat sortu nahi duten ekintzaileei zuzenduriko enpresa kudeaketa ikastaroa antolatu du.

Enpresa kudeaketa ikastaro honen inguruan argibide gehiago izateko, Tolosaldea Garatzeneko Ekintzailetasun Sailera zuzendu zaitez, 943 65 45 01 telefono zenbakira deituz, edota zubeldia@tolosaldea.eus email bidez.

HASIERA DATA

2016-04-25

AMAIERA DATA

2016-04-29

ORDU KOPURUA

20 ordu

ORDUTEGIA

09:00etatik 13:00etara

EGUNAK

Astelehenetik ostiralera

PLAZA KOPURUA

12

LEKUA

Tolosa, Lehiberri Zentroa

ONURADUNAK

Enpresa egitasmo bat izan dezaketen eskualdeko ekintzaile langabetuak. Eskualdeko langabetuek izango dute lehentasuna

GAIAK

-Ekintzailearen profila.

-Bideragarritasun azterketa.

-Ekonomi -Finantza arloa.

-Egitura Juridikoak.

-Enpresaren Fiskalitatea.

-Betebehar administratiboak

-Eta abar, ...

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!