Eskualdeko 20 saltokik parte hartu dute eta euren saltokietan egoera energetikoa ezagutu, ondorio batzuk atera eta kontsumoak eta kostuak aurrezteko aholku praktiko batzuk jaso dituzte Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntza jaso duen programa honen barruan. Parte hartu duten saltokiak ondorengoak dira: Tolosako 10 saltoki (Skunfunk, Peage, Mauka, Richard argazkilariak, Aralar Kirolak, Argizti optika, Dizdira tindategia, Kirei ile apaindegia, Koxka apaindegia eta Arregi floristak ), Ibarrako 5 saltoki (Zugasti arropa denda, Lurdes liburu denda, San Bartolome komertziala, Joxe Mari Barriola harategia eta Oramahai okindegia), Anoetako Maite janari denda eta Kikare kafetegia, Villabonako Musturienea harategia, eta Gazteluko eta Hernialdeko ostatuak.
Ikusirik, orokorrean komertzio guztiek behar berdintsuak izan ditzaketela, saltoki hauetan egindako diagnostiko energetiko pertsonalizatuez gain, Tolosaldeko merkatari guztiei zuzendutako Saltokietan Energia Eraginkortasuna hobetzeko gida sortu dugu, galdetegi erraz baten bitartez merkatariek euren saltokiko errealitatea ezagutu eta kontsumo energetikoa gutxitzera bideratutako aholku praktikoak jasotzen dituena. Tolosaldea Garatzenen www.tolosaldeagaratzen.eus webgunean zintzilikaturik dago energia eraginkortasuna hobetzeko gida eta euskaraz eta gazteleraz jaitsi daiteke.