Arantxa Tapia izan zuen buru martxoaren 17an Bilbon egindako ekitaldiak, eta sektore publiko zein pribatuko 300 ordezkari inguru elkartuko ziren. Bertan, Jaurlaritzak lehiakortasun turistikoko programetan 2015ean akreditatzea edo ziurtatzea lortu duten 435 enpresak eta hiru jomuga turistikoak errekonozitu zituen, beren lehiakortasun turistikoa eta sektoreari ekarritako berrikuntza eta ingurumen jasangarritasuna nabarmenduta.
Zehazki, kalitate turistikoaren Q programak, Helmuga Turistikoen kalitateko jardunbide egokiak, IKTen erabileran izandako jardunbide egokiak eta Ekoetiketa Europarra nabarmendu zituzten. Kalitate turistikoaren Q saria da alor honetako guztietan zaharrena. Sektoreari ematen zaion kalitate-ziurtagiri espezifikoa da Q saria. Bere helburua Euskal Autonomia Erkidegoko turismo-enpresen lehiakortasuna hobetzea da, kudeaketarako eta kalitatea ziurtatzeko sistema bat ezartzeko beharrezko erremintak emanda eta merkatuari jakinarazita. 2015ean guztira 17 enpresak eskuratu edo berritu dute Q ziurtagiria.
Bestalde, 230 enpresak Helmuga Turistikoen Kalitate Turistikoaren Sistemarekin konpromisoa berritu edota akreditatu dute 2015ean, eta jardunbide egokiak ezarri dituzte beren lurralderako, jomugarako edota erakunderako. Halaber, beste 456 enpresek mantentzen dute konpromiso hau programak bi urteko iraupena baitu. Jardunbide Egokien programa Q programa baino berriagoa da; 2006an ipini zen martxan, eta bere helburua jomugetan sistema orokor bat ezartzea da bisitariei ematen zaizkien zerbitzuetan kalitate berdintsua lortzeko asmoarekin.
Enpresa | Herria |
Astelena Jatetxea | Tolosa |
Begiristain Tolare Sagardotegia | Ikaztegieta |
Beti Alai Jatetxea | Tolosa |
Bizi-biziki | Abaltzisketa |
Botarri Jatetxea | Tolosa |
Mujika | Tolosa |
Eguzkitza Sagardotegia | Tolosa |
Eluska Jatetxea | Ibarra |
Iriarte Jatetxea | Berrobi |
Karmentxu Lotokiak | Tolosa |
Korteta Nekazalturismoa | Tolosa |
Larraitz-gain Jatetxea | Abaltzisketa |
Lete Nekazalturismoa | Alkiza |
Patxine Jatetxea | Asteasu |
Plaza Etxeberri Jatetxea | Zizurkil |
Pub 19.90 | Tolosa |
Tolosaldea Tour Turismo Bulegoa | Tolosa |
TOPIC | Tolosa |
Usabal Sagardotegia | Tolosa |