Lan merkatuan sartzeko hainbat ikastaro Enplegu zentroan

Erabiltzailearen aurpegia Tolosaldea Garatzen 2016ko apirilaren 1a

Tolosaldea Garatzeneko enplegu zentroak hainbat enplegu tailer antolatu ditu eskualdeko herritarrentzako.

Martxotik maiatzera bitartean izango dira saioak, bakoitzak hiru orduko iraupena izango du eta langabezian daudenei nahiz lanean ari direnei zuzenduak daude. Jardunaldi hauen helburua, herritarrak lan merkatura bideratzea da eta horretarako, baliagarri izango zaizkien tresnak erabiltzen erakustea. Modu honetan, lan merkatura sartzeko erreminta gehiago erabiltzen ikasi ahal izango dute.

Apirilak 13, asteazkena (09:30etik 12:30era): Genero berdintasunaren alorreko lan eskubideak.

Apirilak 19, asteartea (09:30etik 12:30era): Test psikoteknikoak.

Maiatzak 3, asteartea (09:30etik 12:30era): Linkedin.

Maiatzak 12, osteguna (09:30etik 12:30era): Profesionaltasun ziurtagiriak.

Aipatu gainera, ikastaroetara hurbiltzeko, autobus zerbitzua dagoela. Izan ere, iaztik Tolosatik abiatuta Apatta Erreka industrialdera autobus zerbitzua dago. Hemen ordutegia:

Informazio gehiago nahi duen orok eskuragarri du Tolosaldea Garatzeneko Enplegu zentrora deituta (Telefono zenbakia: 943654501) edota mezu bat bidalita lan@tolosaldea.eus helbide elektronikora.

OHARRA: Ikastaroetan parte hartzeko aldez aurretik izena eman behar da.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!