Tolosaldeko zaporeak, bideo batean

Erabiltzailearen aurpegia Tolosaldea Garatzen 2016ko martxoaren 23a

Tolosa Gourmet Klubak, eskualdea helburu turistiko moduan promozionatzeko asmoz, turismo enogastronomikoa, bertako zaporeek eta produktuak erakusten dituen bideo bat egin du.

Bideoa Tolosaldea Garatzeneko Turismo Sailak koordinatua izan da eta Tolosaldearen bereizgarri diren produktu eta jakiak ageri dira. Baita, honekin lotuta bisitariek bizi ditzaketen esperientziak ere, hala nola, teilak eta zigarrotxoak egiteko tailerra, babarrunaren ekoizpen prozesua bertatik bertara ezagutzeko bisita, Tolosako azoka ikusteko bisita gidatua...

Garapen agentziak azaldu duenez, bideoaren lehen zatian irudiak kamera geldoan grabatuak izan dira, horrekin, "hemen Tolosaldean, produktuei landatu, ekoiztu, nahiz sukaldatzeko garaian eskaintzen zaien denbora, maitasuna eta goxotasuna islatu" nahi izan dute. Izan ere, produktuaren azken emaitza ez ezik "prozesua bera ere balioan jarri" nahi izan dute bideoarekin. 

Bideo hau martxoaren 24tik 27ra Bilbon ospatuko den Basque Fest jaialdian aurkeztuko dute, eta sare sozialetatik zabalduko dute. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!