Adimen Lehiakorra-ri esker, aukerak identifikatu eta erabakiak informazio osatuagoarekin hartu daitezke. Era berean, arriskuak gutxitu eta enpresaren lehiakortasuna hobetuz. Uneoro enpresei zuzendutako informazio garrantzitsua jaso eta ikertzean datza, ondoren enpresaren erabakitze prozesuetan barneratu ahal izateko. Aspalditik enpresa askotan eman den ekintza da aipatutakoa, baina Adimen Lehiakorra-ri esker, kontuan hartuko dira egungo egoera eta edozein motatako informazioa jasotzeko dauden aukerak. Prozesua modu egituratu eta metodikoan egitea komeni delarik.
Jardunaldia IK4 aliantza teknologikoaren eskutik emango da. Bertan, Ideko, Lortek edo Tekniker zentroetako teknikoek hartuko dute parte. Zentro hauek esperientzia handia dute Gipuzkoako zerbitzu eta industria arloko enpresetan mota honetako prozesuak ezartzeko lanetan. Beraz, martxoaren 15eko jardunaldian, Adimen Lehiakorra enpresaren kudeaketan modu egokian ezartzeko gako nagusiak zeintzuk diren azaltzeaz gain, lan eredu honek enpresa ezberdinetan izan dituen arrakasta adibideak azalduko dituzte.
Programa honek bigarren fase bat ere izango du, eta bertan, interesa azaltzen duten enpresek aditu hauen bakarkako aholkularitza zerbitzua jasoko dute. Hala, Adimen Lehiakorra bakoitzaren enpresan nola txertatu dezaketen ikusi ahal izango dute. Inplantatze erraz eta sinpleenetik konplexu eta automatizatuenetaraino.
Horrenbestez, jardunaldian parte hartu nahi dutenek bi bide hauetatik eman dezakete izena. Batetik, lehiberri@tolosaldea.eus helbide elektronikora mezu bat bidalita edota telefonoz deituta, 943 654501 zenbakira. Jardunaldian parte hartzeko ezinbestekoa izango da izena ematea.