Argindarraren faktura ulertzeko tailerrak erretirodunekin

Erabiltzailearen aurpegia Tolosaldea Garatzen 2016ko ots. 19a, 11:49

Tolosa eta Irurako erretirodunen etxeekin tailerrak antolatu ditu Tolosaldea Garatzenek.

Energiaren arazoaren inguruan herritarren kezkei erantzuteko Tolosaldea Garatzen garapen agentzia Energia Plana garatzen ari da, Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesarekin. Energia kontsumoa, menpekotasuna eta pobrezia maila murriztea da plan honen helburua eta eskualdeak duen ahultasun energetikoari konponbideak jartzea.

Energia kontsumoa murriztea giltzarri da ahultasun energetikoari aurre egiteko. Horregatik, Tolosako eta Irurako erretirodunen etxeekin bi tailer antolatu ditu Tolosaldea Garatzenek, Goiener kooperatibarekin batera.

Lehena, asteartean, otsailaren 16an izan zen Harizpe Tolosako Jubilatu eta Pentsionisten elkartearen egoitzan eta bigarrena, datorren ostegunean, otsailaren 25ean, arratsaldeko 17:30ean izango da, Irurako erretirodunen etxean. Bertaratzen diren erretirodunak, faktura eskuetan, faktura ulertzen ikasiko dute eta argindarraren gastua murrizteko aholkuak jasoko dituzte Goiener energia berriztagarrien sorkuntza eta erosle kooperatibako kideen eskutik.

Energia planarekin batera, joan den abendutik hona ekintza desberdinak antolatu eta garatu dira, Tolosaldeko herritarren kontzientzia pizteko eta gaia gerturatzeko. Horien artean, besteak beste, I. Energia Azoka, haurrei zuzenduta, etxeko energia kontsumoa aurrezten ikasteko tailerrak eta merkatariei zuzendutako argindarraren eta fakturaren inguruko tailerra.

 

ARGINDARRAREN FAKTURA ULERTZEKO TAILERRA 

 

 

EGUNA: Otsailak 25, osteguna.

ORDUA: 17:30.

TOKIA: Irurako erretirodunen etxea.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!