Bidaia antolatzean jarraitu beharreko hainbat gomendio

Erabiltzailearen aurpegia Tolosaldea Garatzen 2016ko ots. 12a, 10:21

Ia hilabete besterik ez da falta Aste Santuetako oporraldirako. Horregatik, asko eta asko ziurrenik bidaia antolatzen hasiak izango dira. Hala, gero eta gehiago dira erreserbak egiteko garaian Internetera jotzen dutenak mauken bila. Baina adi ibili beharra dago. Horrela, Tolosaldea Garatzeneko Kontsumitzaileen Arreta Bulegoak hainbat gomendio eman nahi ditu:

Bilaketa hasteko momentuan:

1. Bilatu bidaia kontratatzeko erabiliko duzun webguneari buruzko informazioa. Ziurtatu legezko baldintzak betetzen dituela eta helbide fisikoa, telefonoa eta posta elektronikoa erregistratuta dituela harremana izateko.

2. Irakurri arretaz baldintzak, nola kontratatzen ari zaren zehazki jakiteko. Letra txikia ondo irakurri behar da.

3. Webguneak bidaiari buruzko informazio argia eta zehatza eman behar du. Publizitatea loteslea denez, gorde egin behar dugu.

4. Honako gutxieneko informazio hau eman beharko du webguneak:

- Bidaiaren helmugak eta garraiobideak, ezaugarriak eta maila aipatuta.

- Bidaiaren iraupena, ibilbidea eta egutegia.

- Ostatu hartzeko establezimenduen zerrenda, hauek adierazita: mota, egoera, kategoria, ezaugarri nagusiak, eta, hala badagokio, turismo-sailkapena.

- Barne hartuta dauden zerbitzuei buruzko informazioa (otorduak, edariak, bisitak, eta abar).

- Pasaporteen eta bisatuen alorrean aplika daitezkeen baldintzei eta bidaiarako nahiz egonaldirako beharrezkoak diren osasun-formaltasunei buruzko informazio orokorra.

- Bidaia konbinatuaren azken prezio osoa, zergak barne, fakturatutako kontzeptu guztien xehetasun zehatza.

- Erreserba-kontzeptupean aurretik ordaindu behar den zenbatekoa, ordainketa-epeak, eta hala badagokio, eskaintzen diren finantzaketa baldintzak ere.

- Sortu daitezkeen erantzukizunei, bertan behera uzteei eta bidaiaren gainerako baldintzei dagokienez aplikatuko diren klausulak.

- Bidaia zigorrik gabe bertan behera utz daitekeen gehieneko epea, eta, hala badagokio, bertan behera uzteagatik ordaindu behar den zenbatekoa. Era berean, jakinarazi beharko du bertan behera uzteak eragindako gastuak estaliko dituen aseguru bat kontratatzeko aukera dagoela.

- Bidaia kontratatu duzun enpresaren eta, hala badagokio, bidaia antolatu duen enpresaren izena eta helbidea.

- Bidaiaren ezaugarriei buruzko informazio gehigarri eta egoki oro.

Kontratatu aurretik

- Egiaztatu bilatzen ari zaren zerbitzua merkaturatzen duen webgunea bidaia-agentzia bat, hegazkin konpainia bat edo sektorean jarduten duen enpresa bat dela.

- Ikus dezakezu hegaldi bat benetan izango dela IATA kodea (Aireko Garraioaren Nazioarteko Elkartea)

- Webgunean ikusi enpresa hori badagoela benetan; egiaztatu Merkataritza Erregistroan inskribatuta dagoela.

- Erne ibili susmagarriak izan daitezkeen eskaintza erakargarriekin.

- Konparatu eskaintza desberdinak eta bilatu gune fidagarriak.

- Ondo aztertu publizitate eta informazio guztia; eta, edozein zalantza izanez gero, argitu enpresak zure eskura jartzen duen edozein bitarteko erabiliz. Informazio hori guztia loteslea denez, komenigarria da gordetzea, gatazkaren bat izanez gero, froga gisa erabiltzeko aukera izan dezazun.

- Aldez aurretik jakin zer erreklamazio-bide dituzun zure eskura.

- Onartu aurretik, komenigarria da honako hauek arretaz irakurtzea:

- Erabilerarako baldintza orokorrak (erregistroa, datuen pribatutasuna, eta abar) eta kontratazioa. Komenigarria da kontratuaren kopia bat gordetzea edo inprimatzea.

- Eskaintzaren baldintzak (indarraldia, barne hartzen diren eta ez diren zerbitzuak, azken prezioa, eta abar).

Kontratatu ondoren

Egindako erreserben berrespena jasotzeko eskubidea duzu, baita zerbitzuari dagokion orori buruzko informazioa jasotzeko eskubidea ere 24 orduko epean eta adierazi duzun bitartekoa erabiliz (normalean posta elektronikoa). Era berean, erreserbak bertan behera uzteko eskubidea duzu (komenigarria da baldintza orokorrak arretaz begiratzea, kasu horretan zigorrik ba ote dagoen jakiteko).

Berrespena inprima dezakezu edo gailuren batean gorde. Dokumentazio hori egiaztagiri gisa erabili ahal izango duzu erreklamatu behar izanez gero. Eskaintza onartu eta dagokion ordainketa gauzatu ondoren, ordainketen egiaztagiri bat jaso beharko duzu (erosketa-sarean orokorrean kupoia edo tiketa deitzen zaio), egiaztagirian eskuratutako zerbitzuari buruzko datu eta baldintzak azalduko dira.

Honakoa ere kontuan hartu:

- Erosketaren azken erantzukizuna ordainketa egin diozun enpresarena da, hau da, zerbitzua kontratatu diozun enpresarena. Enpresa horrek ezin du erantzukizuna zerbitzua hornitu duen edo eman duen enpresara (jatetxea, hegazkin-konpainia, hotela, eta abar) bideratu.

- Esan, bidaiak anulatzeko orduan, bidai konbinatuetan legeak babes handiagoa ematen duela eta kasu hauetan normalean ez dela beharrezkoa bidaia asegurua egitea.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!