Merkataritza elektronikoaren munduan barneratu nahi duten merkatarientzat aukera paregabea

Erabiltzailearen aurpegia Tolosaldea Garatzen 2016ko urt. 15a, 10:22

Txikizkako saltokiei, merkataritza elektronikoaren munduan lehen pausoak ematen laguntzeko asmoz, Spri-k Tolosaldea Garatzenen laguntzarekin saltoki txikiei zuzendutako egitasmo bat du martxan. Abenduan aurkeztu zen ekimena baina oraindik ere interesa duten merkatariek parte hartu dezakete bertan. Proiektu honi esker, online saltokia diseinatu, egin eta kudeatzen erakutsiko diete merkatariei eta gainera, erabat doan.

Egitasmoaren helburua da txikizkako saltokiek beraien produktuen salmentan interneten txertatzen joatea eta modu horretan, salmenta interneten bidez ere gauzatzea. Horrela, beraien produktuak merkatu elektronikoan sartzea lortuko dute eta adibidez, sare sozialen bitartez zuzenean burutu salmenta. Era berean, gehien saltzen duten online denden sarean urratsak ematen ere erakutsiko zaie eta behin tresnak sortu ostean, horiei jarraipena modu egokian ematen. Finean, lehiakorragoak izatea eta ospea irabaztea da xedea.

Egitasmoan parte hartu edota informazio gehiago eskuratu nahi duenak bi bidetatik egin dezake. Batetik, Tolosaldea Garatzenen bitartez, aduriz@tolosaldea.eus helbide elektronikora idatzita edota 943654501 telefono zenbakira deituta. Eta bestetik, Spri-rekin harremanetan jarrita, 902 702 142 / 943 000 850 telefono zenbakietara deituta edota info@spri.eus/ comercioelectronico@spri.eus helbidera idatzita.

Bestetik, aipatutako helburuak erdiesteko, aholkularitza teknologiko honen bitartez zerbitzu pertsonalizatua jasoko duela saltoki bakoitzak, neutrala eta doakoa izatearekin batera. Aholkularitza zerbitzua jasotzeko interesatuek ondorengo baldintzak bete beharko dituzte: batetik, Euskal Autonomia Erkidegoan izen soziala duen txikizkako saltokia izatea eta bestetik, online ingurunean sartzeko ezagutza nahikoa izatea. Horrekin batera, parte hartu aurretik, interesatuek inkesta bat bete beharko dute eta bertan bakoitzaren errealitatea nahiz helburuak zeintzuk diren zehaztu. Horrela, bakoitzaren beharrei egokitutako aholkularitza zerbitzua eskaini ahal izango da. Zerbitzuak pakete batzuk prestatuko ditu eta hauek pertsonalizatuak izango dira. Honez gain aipatu ere, parte hartzaile bakoitzari bere produktuak saltzeko behar dituen erremintak ezarriko zaizkiola, ondoren, ikastaroa amaitu ostean lan horrekin jarraitu dezan.

Aurrez azaldu bezala, saltoki bakoitzaren behar eta errealitateetara egokitutako paketeak osatuko dira, bertan bakoitzak online ingurunean dituen helburuak identifikatuz eta saltokiarentzat ondoen bideratutako zerbitzuak esleituz. Orotara lau pakete ezberdin daude eta bakoitzak berari egokitzen zaiona hartu beharko du:

1. Ecommerce ezarpena: Oinarrizko ecommerce baten ezarpena.

2. Ecommerce optimizazioa: Ecommerce-aren optimizazioa jadanik ecommerce bat martxan duten saltokiei bakarrik ezarri ahalko zaie.

3. Sare sozialetan salmenta: ecommerce prozesuetan zentratzen da sare sozialen bitartez.

4. Kanpo webetan salmenta: Saltoki txikiei kanpo webetan sartzeak arrisku handirik gabe merkatu handietan sartzea ahalbidetzen die.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!