Lehiberriren ardatz estrategiko nagusiak lau dira eta horietan oinarritzen dira enpresei eskaintzen zaizkien zerbitzuak:
1) FORMAKUNTZA: Lehiberrik eskaintzen duen zerbitzuetako bat formakuntza da. Batetik, Informazio eta Komunikazio Teknologien (IKT) inguruan prestakuntza. Zentroak kudeaketa aurreratuko formakuntza eskaintzeko gelak ditu eta horiei esker, eskualdeko enpresariak industria kudeaketan erabiltzen diren azken tekniketara hurbilduko ditu.
2) EKINTZAILETASUNA: Lehiberrik proiektu berritzaileentzako bi hazitegi eta zazpi haztegi ditu, ekintzaileek, bertan euren enpresa-ideiak garatzeko.
3) ELKARLANA: Zentroan dauden Laborategiek enpresen arteko elkarlana sustatzea dute helburu, bakarka ezinezkoak izango liratekeen proiektu jakin batzuk taldeka aurrera eramateko.
Gainera, erakusketa gela bat, bilera-gela ezberdinak, eta, ehun pertsonentzako auditorio bat ere aurkitu daiteke bertan, Tolosaldeko sektore ekonomiko nagusiek erakusleiho bezala erabili ahal izateko.
4) INTERNAZIONALIZAZIOA: Lehiberrik, batetik, Tolosaldeko enpresak nazioarteko merkatu berrietan sar daitezen, eta, bestetik, Tolosaldea bera atzerriko enpresen interesgune izan dadin, atzerrian lankidetzak sustatzen ditu.
Tolosaldeko edozein enpresa egin daiteke Lehiberri Foroko kolaboratzaile eskainitako abantailez gozatu, hala nola, Lehiberri zentroko zerbitzuak eta instalazioak erabiltzeko eskubidea (batzuetan doan, eta, beste batzuetan hobaria duen prezio baten truke).
Horretarako Lehiberri Zentroarekin jarri behar da harremanetan (tel: 943 65 45 01 - lehiberri@lehiberri.eus), edota www.lehiberri.eus webgunean aurkitu daitekeen atxikitze inprimakia bete behar da, eta Lehiberri Zentrora bidali (Apattaerreka industrialdea, z/g, 20.400 p.k., Tolosa - Gipuzkoa), edota e-postaz (lehiberri@lehiberri.eus), edota fax-ez (943 65 45 02).