Tolosa Gourmet, Tolosaldeko Turismo Enogastronomikoaren Klubak Urruzola Txakolindegian egin du urteko Batzarra

Erabiltzailearen aurpegia Tolosaldea Garatzen 2015ko abe. 4a, 10:30

Produktu klub honen helburua Tolosaldea, gastronomia turismo-gune moduan sustatzea da, eskualdean dauden sinergiak bultzatuz bere posizionamendua hobetzeko. Azaroan urteko batzarra egin zuen klubak eta oraingoan ere ohiko bilera eta batzar eredutik ateraz, kideen arteko harremanak sendotzeko aitzakia izan zen bilera. 

Bertan, sinergiak bultzatu nahi izan ziren, eta horretarako aurrekoetan egin bezala, klubeko kide baten egoitzan egin zen hitzordua. Honela, batetik, batak bestea ezagutu eta turistei gomendioak emateko ezagutza eskaintzen zaie kideei eta bestetik, eskualdeko bertako produktuak taberna, jatetxe eta dendetan ere presentzia izatea sustatzen da.

Tolosaldeko turismo gastronomikoaren baliabide, sektore, produktu eta zerbitzu guztiak parte hartzea lortu nahi da, esperientzia berriak sortuz eta eskaera-segmentu berriak sortzeko ahalmena indartuz, egonaldiak luzatzea, urtaro zehatz batzuetara ez mugatzea eta fluxuak eskualde osoan zehar banatzea.

2012an sortu zen Tolosa Gourmet kluba aurrez aipatutako helburu horiekin eta pixkanaka fruituak ematen ari da. Baliabide, sektore, produktu eta zerbitzu desberdinak biltzea lortu du, baita esperientzia berriak sortzea ere edota eskaera-segmentu berriak sortzea, fluxuak eskualde osoan zehar banatuz.

Tolosa Gourmet Kluba 42 establezimendu biltzen dituzten 38 kide pribatuk osatzen dute, hauek sektore ezberdinetakoak dira eta eskualdeko hainbat herritakoak. Tolosaldea Garatzeneko turismo sailetik kudeatzen da kluba eta eragile publikoen artean Tolomendik, Landa Garapen Elkarteak eta Tolosako Udalak ere parte-hartzen dute.

KIDEAK

Ekoizleak

Mahala Naturala. Leaburu

Tolosako Babarrunaren Elkartea. Tolosa

Urdapilleta. Euskal Txerria. Bidania-Goiatz

Inazio Urruzola Txakolina. Alkiza

Ekoizleak. Sagardogileak

Aburuza. Aduna

Begiristain. Ikaztegieta

Eguzkitza. Tolosa

Isastegi. Tolosa

Zabala. Aduna

Goikoetxea. Lizartza

Ekoizleak. Gozogileak

Eceiza. Tolosa

Gorrotxategi. Tolosa

Saizar. Tolosa

Gorosti. Tolosa

Ibañez-gozona. Tolosa

Ekoizleak. Dendak

Muñagorri Harategia. Tolosa

Lur Lan Bistrot. Tolosa

Alojamenduak

Iriarte Jauregia ****. Bidania-Goiatz

Korteta Nekazalturismoa. Tolosa

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!