Egitasmoaren helburua da txikizkako saltokiek beraien produktuen salmentan interneten txertatzen joatea eta modu horretan, salmenta interneten bidez ere gauzatzea. Horrela, beraien produktuak merkatu elektronikoan sartzea lortuko dute eta adibidez, sare sozialen bitartez zuzenean burutu salmenta. Era berean, gehien saltzen duten online denden sarean urratsak ematen ere erakutsiko zaie eta behin tresnak sortu ostean, horiei jarraipena modu egokian ematen. Finean, lehiakorragoak izatea eta ospea irabaztea da xedea.
Horrela, merkatariek egitasmoaren berri lehen eskutik jaso dezaten eta zalantza guztiak argitu, SPRIko ordezkariek saio informatibo bat eskainiko dute abenduaren 2an. Honako hau Lehiberri zentroan izango da 14:30ean. Horrez gain, bilerara joan ezin duenak edota informazio gehiago nahi duenak bi bidetatik jaso dezake: batetik, Tolosaldea Garatzenen bitartez, aduriz@tolosaldea.eus helbide elektronikora idatzita edota 943654501 telefono zenbakira deituta. Eta bestetik, SPRIrekin harremanetan jarrita, 902 702 142 / 943 000 850 telefono zenbakietara deituta edota info@spri.eus/ comercioelectronico@spri.eus helbidera idatzita.
Bestetik, aipatutako helburuak erdiesteko, aholkularitza teknologiko honen bitartez zerbitzu pertsonalizatua jasoko du saltoki bakoitzak, neutrala eta doakoa izatearekin batera. Aholkularitza zerbitzua jasotzeko interesatuek ondorengo baldintzak bete beharko dituzte: batetik, Euskal Autonomia Erkidegoan izen soziala duen txikizkako saltokia izatea eta bestetik, online ingurunean sartzeko ezagutza nahikoa izatea. Horrekin batera, parte hartu aurretik, interesatuek inkesta bat bete beharko dute eta bertan bakoitzaren errealitatea nahiz helburuak zeintzuk diren zehaztu. Horrela, bakoitzaren beharrei egokitutako aholkularitza zerbitzua eskaini ahal izango da. Zerbitzuak pakete batzuk prestatuko ditu eta hauek pertsonalizatuak izango dira. Honez gain aipatu ere, parte hartzaile bakoitzari bere produktuak saltzeko behar dituen erremintak ezarriko zaizkiola, ondoren, ikastaroa amaitu ostean lan horrekin jarraitu dezan.
Aurrez azaldu bezala, saltoki bakoitzaren behar eta errealitateetara egokitutako paketeak osatuko dira, bertan bakoitzak online ingurunean dituen helburuak identifikatuz eta saltokiarentzat ondoen bideratutako zerbitzuak esleituz. Orotara lau pakete ezberdin daude eta bakoitzak berari egokitzen zaiona hartu beharko du:
1. Ecommerce ezarpena.Oinarrizko ecommerce baten ezarpena, hasiera batean, ezartzeko baldintza batzuk bete behar dituena: Hola nola, Prestashop teknologia erabiltzea; Ecommerce-aren hizkuntza bakarra izatea; Espainian izatea (zergak); lehenetsitako ordainketa modua transferentzia eta diru-itzultzea izatea; txantiloian oinarritutako egitura eta stockaren oinarrizko gestioa.
2. Ecommerce optimizazioa. Ecommerce-aren Optimizazioa jadanik ecommerce bat martxan duten saltokiei bakarrik ezarri ahalko zaie. Optimizatzeko aukerak anitzak dira, horregatik beragatik, pack hau bloke desberdinetan banatzen da, hauetako bakoitza esleitutako orduekin. Blokeka banatutako aurkezpen honek, errealitate bakoitzaren, inguruaren, helburuen, beharren eta abarren arabera bloke bat ala bestea ordu kopuru bat ala beste ezartzea ahalbidetuko du.
3. Sare sozialetan salmenta. Ecommerce prozesuetan zentratzen da sare sozialen bitartez: salmenta estrategia diseinatzeko garaian kontutan hartu behar den erakustokia. Sare sozialetan saltzea helburu duen marka sozialaren presentzia bat, online saltzeko aukera emango duena, web plataforma batean inbertitzeko beharrik eduki gabe eta online market place-ei komisiorik eman gabe.
4. Kanpo webetan salmenta. Saltoki txikiei kanpo webetan sartzeak arrisku handirik gabe merkatu handietan sartzea ahalbidetzen die. Abantailak ematen ditu merkataritza elektronikora sartzerako garaian edota gaur egungo merkatu geografikoen zabaltzeko eta merkatu elektronikoak sortzeko.