Aurrerantzean energiak bere atala du Tolosaldea Garatzenen web orrian

Erabiltzailearen aurpegia Tolosaldea Garatzen 2015eko azaroaren 13a

Energiaren arazoaren inguruan herritarren kezkei erantzunez, Tolosaldea Garatzenek paper aktiboa hartu nahi izan du. Era berean, energia kontsumoa, menpekotasun eta pobrezia mailak murriztu eta gaur egun dauden ahultasun energetikoei erantzuna eman eta konponbideak hartzeko.

Horretarako, lanketa sakon bat jarri du martxan, eta prozesu horren berri herritarrek uneoro izan dezaten, atal berri bat jarri da martxan www.tolosaldeagaratzen.eus web orriaren baitan. Piztu Tolosaldea izena du atalak eta bertan ondorengo informazioa aurkitu daiteke:

· Energia plana: energia Planak eskualdeko egoera energetikoa aztertuko du, helburu batzuk finkatu eta ekintza batzuk zehaztuko ditu.

· Laguntza programak: energia aurrezteko eta eraginkortasun energetikoko inbertsioak sustatzeko laguntza programak (Energiaren Euskal Erakundeak, Etxebide, IDAE...).

· Informazio praktikoa: energia eraginkortasun ziurtagiriaren ingurukoa (etxetresna elektriko, etxebizitza eta ibilgailu berriak erosterako garaian ziurtagiriari erreparatzea komeni da); argindarraren gizarte bonoa (baliabide ekonomiko urriak dituzten pertsonak babestea bilatzen du); argindar kontsumoa (kontsumoaren neurgailuak, argindar faktura eta kontratatutako potentzia); kontsumo baxuko lanparak (etxebizitzaren argiztapen sisteman aurrezpena lortzeko orain arte egon diren lanparak eraginkorragoak diren beste batzuengatik ordezkatu behar dira); ordezko erregaiak dituzten ibilgailuak (ibilgailu elektrikoak, autonomia luzatuko elektrikoak, hibridoak, gas naturalekoak, PGLa erabiltzen dutenak, Biodieseleko edo bioetanolekoak eta hidrogenokoak).

· Asteko aholkua: Astero energia aurrezteko aholku batzuen berri emango da. Aste honetako aholkuak: Hozkailua-Izozkailua.

· Agenda: Bertan antolatutako jarduera eta ekitaldien berri emango da.

· Lotura interesgarriak: Gaiarekin lotura duten erakunde, elkarte eta proiektuen inguruko informazioa biltzen duten beste web guneetara lotura.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!