'Azpikontratazio industriala Frantzian' jardunaldia hilaren 10ean eskualdeko enpresentzat

Erabiltzailearen aurpegia Tolosaldea Garatzen 2015eko azaroaren 6a

Tolosaldea Garatzen-Lehiberrik, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Gipuzkoako Bazkundeak, nazioartekotzearekin lotutako jardunaldi berriemaile bat antolatu dute Lehiberri Zentroan. Bertan, azpikontratazio sektoreko enpresek Frantzian aurkitu ditzaketen aukera eta erronkak aurkeztuko dira.

Azpikontratazio industrialari dagokionez, Frantziako merkatua aktiboenetariko bat da. Horrez gain, herrialdearen gertutasuna kontuan izanik eta eskualdeko ehun industriala gehienbat azpikontratatzailea izanda, Frantzia oso merkatu interesgarria izan daiteke lehenengo pausoak ematen hasteko.

Jardunaldia azaroaren 10ean izango da, 9:00etatik 11:00etara bitartean.

EGITARAUA

9:00—9:10. Lehiberri Zentroan harrera eta jardunaldiaren aurkezpen laburra.

Unai Andueza — Tolosaldea Garatzen-Lehiberri.

9:10—9:30. Azpikontratazio industrialaren merkatua Frantzian. Gehienbat: automobilgintza, aeronautika eta tren industria sektoreak.

Amaia Ferro — Gipuzkoako Bazkundea.

9:30—10:30. Frantziako merkatuan lanean hasteko azpikontratazio sektoreko enpresek jakin beharreko gakoak.

·Agente komertzialaren figura.

·Alderdien eskubide eta betebeharrak.

·Kontratu motak / Elkarlan posibleak.

·Mugaz bestaldeko laguntzak.

Olga Irastorza — Bayonako Bazkundea.

10:30—11:00. Galde-eskeak eta jardunaldiaren amaiera.

Izena emateko eta informazio gehiagorako, interesatuak Lehiberriko talde teknikoarekin jarri daitezke harremanetan. Telefonoa: 943654501 edo lehiberri@lehiberri.net.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!