Baita hemen bertan, etxe ondoan, pertsona asko egoera latzei aurre egiten ari dira. Egoera hauen aurrean Europar Batasunak ez daki zer egin. Ustez herritarren giza eskubideak errespetatu behar ditu, baina norenak: Hemen bizi garen pertsonen eskubideak? Iristen ari direnenak? Edota iritsiko diren pertsonenak? Hori dela eta, guzti honetaz nahiz beste zenbait gaiez hitz egiteko, Herritartasuna mugarik gabe/mugekin jardunaldiak izango dira datorren astean.
Karlos Zurutuzak urriaren 27an une honetan Europara iristen ari diren pertsona batzuk nor diren, nola bizi diren, zergatik etortzen diren azalduko digu.
Gustavo Garciak zer gizarte mota daukagun eta nahi dugun azalduko du, urriaren 29an. Pertsonei laguntza eta karitatea eskaintzen dion gizartea edota gizartea osatzen duen pertsona guztien eskubideak eta duintasuna bermatzen ote diren erantzungo du berak eskainiko duen saioan..
Azkenik Agustin Unzurrunzagak Europako babes politika aztertuko du azaroaren 3an. Teorian estatuek babesa eskaini behar die hala eskatzen duten pertsonei, baina zer gertatzen da benetan? Gerard Carrerek berriz herritarrak Errenterian nola antolatzen ari diren kontatuko du, behar ezberdinak dituzten pertsonei arreta emateko.
Zu ta ni Tolosan sortutako elkarteak batzen dituen elkarteak janari bankua kudeatzeaz gain, pobrezia eta bazterketaren inguruan sentsibilizatu nahi du gizartea. Tolosaldea Garatzeneko Migrazio eta Aniztasun sailetik jatorri ezberdinetako pertsonekin batera lanean dihardugu, egungo gizartean aniztasuna kudetzeko gakoak emanez eta zurrumurruei aurre egin nahian. Hori dela eta, Herritartasuna mugarik gabe/mugekin Jardunaldiek gizartearen parte diren errealitate ezkutaratu horiek agerian jarri nahi ditu.
«Migranteak, errefuxiatuak: nortzuk dira?»
Urriak 27, asteartea, Tolosako kultur etxean, 18:30ean
Gerrak, pertsekuzioak edo txirotasunak beren atea jo eta etxea suntsitu dute. Ihesean doaz, eta nekez jakiten dugu zer utzi duten atzean; zerk bultzatu dituen guregana etortzeko. Komunikabideek «jende uholde»-tzat jo arren, aurpegiak eta izen propioak ere badauzkate. Haietako batzuk ezagutzera gonbidatzen zaitugu! Hizlaria: Karlos Zurutuza kazetaria eta gatazka armatuetan aditua.
Laguntza ematetik, herritartasun eskubidetara: joan etorriko bidaia? Pertsona eta familiei eragiten dien pobrezia egoerei erakundeen eta herritarren erantzunak
Urriak 29, osteguna, Tolosako kultur etxean, 19:00tan
Hizlaria: Gustavo Garcia, Pobrezia eta gizarte-bazterketan aditua.
Nola (ez) egin harrera errefuxiatuei?
Azaroak 3, asteartea Tolosako kultur etxean, 19:00tan
Hizlariak: Agustin Unzurrunzaga eta Gerard Carrere, SOS Arrazakeria.
Asilo eskubidea Europar Batasuneko nazio guztiok onartu duten arren, babesa eskatzen duten pertsonei zailtasunak jartzea da praktikan aplikatzen dena.