'Erosketak komertzioetan: bermeak eta itzulketak' jardunaldia urriaren 5ean

Erabiltzailearen aurpegia Tolosaldea Garatzen 2015eko urriaren 2a

Saltzaile askok berme eta itzulketei dagokionean, ez dituzte ezagutzen merkatari bezala dituzten eskubide eta betebeharrak. Ezta beraien bezeroek dituztenak ere. Hori dela eta, zalantza hauek argitzeko asmoz Tolosaldea Garatzeneko Merkataritzaren dinamizaziorako bulegoak jardunaldia antolatu du datorren asterako.

Hizlaria Marta Kobo izango da, Kontsumobideko (Kontsumorako Euskal Institutua) pedagogoa eta gaian formatzailea.

Eguna: urriak 5, astelehena.

Ordua:15:00etan (ordu eta laurdeneko iraupena aurreikusten da).

Lekua: Tolosaldea Garatzen – Uzturre gela Apatta kalea, 1 – 20400 Tolosa (Apattaerreka industriagunea)

Horrenbestez, jardunaldian parte hartu nahi duten merkatariek jada izena eman dezakete ondorengo telefono zenbakira deituta: 943 65 45 01 edota mezu bat bidalita aduriz@tolosaldea.eus posta elektronikora. Bestalde, gelaren antolaketa eta aforoa errespetatzeko, jardunaldira etortzeko asmoa dutenek aurrez abisatzea gomendatzen da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!