400 lagun inguruk hartu dute parte saio informatiboetan

Erabiltzailearen aurpegia Tolosaldea Garatzen 2015eko irailaren 18a

Tolosako Udalak eta Tolosaldea Garatzenek elkarlanean, eta Lanbideren finantziazioarekin martxan jarritako Eskualdeko Enplegu Programaren baitan, Tolosaldeko Bigarren Enplegunea egingo da datorren hilean, urriaren 1 eta 2an Lehiberri zentroan.

Bertan, aurrez aurre jarriko dira langile berriak kontratatu nahi dituzten eskualdeko enpresak eta lan bila dabiltzan Tolosaldeko herritarrak.

Enpleguneren helburua izango da 70 langabetutik gora lan merkatuan sartzea. Hori dela eta, egitasmoaz herritarrei zuzenean informatzeko hainbat saio informatibo antolatu dira. Orotara 400 lagun inguruk hartu dute parte saioetan, denetan ere, auditorioa erabat beteaz. Dena den, saioetara ez ezik, bestela ere hurbildu da jendea informatzera. Informazio saio hauetan prozesuaren eta lanpostuen inguruko azalpenak eman dizkiete bertaratutakoei eta horrez gain, unean bertan, lan eskaintzetan izena emateko aukera eskaini.

Kontratuak urriaren 15etik aurrera egin ahal izango dituzte enpresek eta maiatzaren 30a arte luzatu. Bestalde, lanaldi osokoak izango dira kontratuak eta ei hilabete bitarteko iraupenarekin. Zalantzaren bat izanez gero eta informazio saioetara joan ezin izan badu norbaitek posta elektronikoz eta telefonoz ere egin ditzake kontsultak, 943654501 telefono zenbakira deituta edota lan@tolosaldea.eus-era idatzita. Honela ez ezik, www.tolosaldeagaratzen.eus eta www.lanbide.net web orrietan ere aurkitu ahal izango da eskaintzen inguruko informazioa.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!